Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

"Gertatutako guztia argitan jarri" txostenaren aurkezpena Lasarte-Orian martxoak 8a dela-eta
JARDUNALDIA

"Gertatutako guztia argitan jarri" txostenaren aurkezpena Lasarte-Orian martxoak 8a dela-eta

Datorren martxoaren 10ean Gertatutako guztia argitan jarri. Emakumeen giza eskubideen urraketak Mendebaldeko Sahara okupatuan (1975-2021) aurkeztuko da Lasarte-Orian, udal honek martxoaren 8a ospatzeko antolatutako jardueren programaren barruan.

Txostena 18: 00etan aurkeztuko dute, Kultur Etxean, egileetako bik: Irantzu Mendia Azkuek eta Gloria Guzmán Orellanak. Jarduera hau Lasarte-Oriako Sahararekin Elkartasuna taldeak eta Hegoak elkarrekin antolatu dute.

Txosten honek Marokok Mendebaldeko Sahara okupatuan emakumeen aurka egindako giza eskubideen urraketak dokumentatzen ditu. Adin guztietako emakume sahararrekin egindako 81 elkarrizketa sakonetan oinarritzen da ikerketa. Emakume horiek Marokoren errepresioaren biktima izan dira eta beren lekukotzek indarkeria sistematiko, etengabeko eta zigorgabeko patroiak erakusten dituzte, okupazioa hasi zenetik haien aurka erabili izan direnak eta haien bizitzan ondorio latzak eragin dituztenak.  Argitalpen hau paperean eta formatu digitalean dago eskuragarri, gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez.



Informazio gehiago:

Xehetasunak

  • Hasiera data/ordua
    2023ko Martxoak 10, 18:00
  • Amaiera data/ordua
    2023ko Martxoak 10, 20:00
  • Herria
    Euskadi