Emakumeen aurkako indarkeriak Kolonbiako Egiaren Batzordearen azken txostenean: Latinoamerikako esperientzian kokatutako begiradak
Diana Marcela Gómez Correal CIDER Garapenari buruzko Ikasketetarako Diziplinarteko Zentroko (Andeetako Unibertsitatea, Bogota) irakasleak "Emakumeen aurkako indarkeriak Kolonbiako Egiaren Batzordearen azken txostenean: Latinoamerikako esperientzian kokatutako begiradak" hitzaldia emango du ekainaren 7an, asteazkena, 16: 00etatik 18: 00etara, Zubiria Etxeko Gradu Aretoan (Hegoa, Sarrikoko Campusa, UPV/EHU).
Hitzaldiak Kolonbiako Egiaren Batzordearen Azken Txostenaren ekarpen nagusiak jorratuko ditu, emakumeen aurkako indarkeriak argitze aldera, bai eta justizia trantsizionalaren ikuspegi feminista dekolonial baten hutsuneetako batzuk ere. Kolonbiako esperientzia egiaren beste batzorde batzuen garapenean kokatuko da, baita indarkeria horiek eta genero-ikuspegia beren zereginetan astiro baina modu interesgarrian txertatzean ere.
Xehetasunak
-
Hasiera data/ordua2023ko Ekainak 07, 16:00
-
Amaiera data/ordua2023ko Ekainak 07, 18:00
-
HerriaBilbao
Ekitaldiak
Herria: Euskadi