Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Erresistentziarako eskubidea: Mendebaldeko Sahara okupatuan giza eskubideak defendatzen dituzten pertsonak
JARDUNALDIA

Erresistentziarako eskubidea: Mendebaldeko Sahara okupatuan giza eskubideak defendatzen dituzten pertsonak

Datorren uztailaren 12an, Aminetu Haidar eta Mina Baali aktibista saharar ezagunek «Erresistentziarako eskubidea. Giza eskubideen defendatzaileak okupatutako Mendebaldeko Saharan» jardunaldian parte hartuko dute, Donostiako San Telmo Museoan.

Okupatutako Mendebaldeko Saharan biztanleria zibil sahararraren aurka egindako urraketa larriak ikuskatzeko egindako lanaren parte gisa, Okupazio Marokoarraren Aurkako Instantzia Sahararreko (ISACOM) talde batek, Aminatou Haidarrek koordinatuta, giza eskubideen aldeko 58 defendatzaileren kasuak dokumentatu ditu; pertsona horiek eskubideen defentsaren eta herri sahararraren autodeterminazioaren aldeko aktibismo politikoaren ondorioz eskubide zibil eta politikoen urraketaren biktima izan dira.

Oraingo honetan, Aminatou Haidar ISACOMeko presidenteak txostenaren emaitzak aurkeztuko ditu. Ondoren, Mina Baali giza eskubideen defendatzaile eta ISACOMeko kideak ere parte hartuko du solasaldian. Jardunaldia Gazteria Saharar Aktiboko Fatimetu Zenanek moderatuko du.

Jardunaldia Euskal Fondoak antolatu du, Hegoaren laguntzarekin eta Donostiako Udalaren babesarekin. Jarduera Euskal Fondoak Emakunderekin eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzarekin elkarlanean egindako emakume sahararren ahalduntze politikorako programa baten esparruan egiten da.



Xehetasunak

  • Hasiera data/ordua
    2023ko Uztailak 12, 19:00
  • Amaiera data/ordua
    2023ko Uztailak 12, 21:00
  • Herria
    Donostia / San Sebastián