
"Insumisas" Film Sozialak - Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdian (Bilbon, urriaren 20, Gasteiz, urriaren 25)
Hurrengo egunetan, Insumisas. Mujeres en lucha en el Sáhara Occidental dokumentala “Film Sozialak” Zinema Ikustezinaren Nazioarteko Jaialdiaren bi saiotan ikusi ahal izango dugu.
Urriaren 20an, ostirala, 17:00etan Bilboko Golem Zinemetan proiektatuko da, beste lau film laburrekin batera: Se van sus naves, Mothertruckers, Berak Baleki eta Nataxik. Asteazkenean, urriak 25, 20:00etan Gasteizko Florida zinemetan ikusi ahal izango da.
Orain arteko ibilbidea eta aurreikusitako beste proiekzio batzuk
Bilbon maiatzaren 4an egindako estreinaldiaren ostean, Insumisas Barcelonan, Berlinen, Guadalajaran, Huescan, Madrilen, Sevillan, Ponferradan, Seixalen (Portugal) eta Sucren (Bolivia) egindako zinemaldietan proiektatu da. Sucre hirian ospatutako giza eskubideei buruzko nazioarteko zinemaldiaren 19. edizioan dokumentalak Ojo Internacional aipamen berezia lortu zuen.
Gainera hainbat erakundek eta instituziok proiekzio independenteak egin dituzte Berlinen, Bilbon, Gasteizen, Palmelan (Portugal), Barilochen, Buenos Airesen eta San Martinen (Argentina).
Azaroan eta abenduan, oraingoz, Badajozeko Villafranca de los Barros herrian, Santanderren, Gironako La Bisbal d’Empordà herrian, Donostian, Ondarroan, Pontevedran, Quiton (Ecuador), Santanderren, Tarragonan, Terrassan, Badajozeko Villafranca de los Barros herrian eta Gasteizen proiekzio independente programatuta daude.
Xehetasunak
-
Hasiera data/ordua2023ko Urriak 20, 17:00
-
Amaiera data/ordua2023ko Urriak 25, 21:00
-
HerriaEuskadi
Ekitaldiak

Herria: Bilbao
Berriak



