Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Estatuko Topaketa Lanbide Heziketako (LH) Irakasleentzat
TOPAKETA

Estatuko Topaketa Lanbide Heziketako (LH) Irakasleentzat

Nori zuzendua: Profesorado de FP.

Alimentacción Sareak “Estatuko Topaketa Lanbide Heziketako (LH) Irakasleentzat” izeneko topaketaren edizio berri bat iragarri du. Elkarretaratzea azaroaren 7an, asteartean, 16: 00etatik 19: 00etara (Espainiako ordua) modu birtualean egingo da eta, bertan, LHn elikatzeko eskubidea lantzeko esperientzia eta baliabide berritzaileak aurkeztuko dira.

Alimentacción Sarea Justicia Alimentariak eta Hegoak (Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutua) bultzatutako gizarte- eta hezkuntza-programa bat da. Sareak   ikastetxeekin lankidetzan jarduten du elikadurarekin lotutako gaiak jorratzeko. Besteak beste, elikadura-ekoizpena eta -kontsumoaren egungo ereduak Ipar eta Hego globalaren ingurunean, osasunean eta pertsonen eta komunitateen bizi-baldintzetan nola eragiten duen aztertzen laguntzen du Sareak.

LHko Irakasleen Estatuko Topaketak irakasleek hezkuntza-esperientzia berritzaileak partekatzeko eta Sareak azken urtean sortutako baliabide berriak aurkezteko gunea izango da.

Edizio honetan, gainera, Sarearen webgune berria plazaratuko da, formatu interaktibo eta dinamikoagoa duena, bai eta prestakuntza auto-gidatu berriak ere, hala nola Kaixo, elikadura burujabetza! ikastaroa.

Topaketan pertsona guztiek parte har dezakete, baina izena eman behar da esteka honen bidez.

Ez galdu parte hartzeko aukera!

Xehetasunak