Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Kolonbiako Bake Akordioen zazpigarren urteurrena
AURKEZPENA

Kolonbiako Bake Akordioen zazpigarren urteurrena

Kolonbiako Egiaren Batzordearen (EB) azken txostenak,  Hay futuro si hay verdad izenekoak, FARC-EP taldearekin 2016an sinatutako akordioetan hitzartutako trantsizioko justizia sistema betetzen du.

Akordioak sinatu zirenetik zazpi urtera, EBa Kolonbiako trantsizioko justiziako sisteman bere mandatua betetzen duen lehen instituzioa da. Hala, gatazka armatua azaltzen duen lan garrantzitsua uzten du, baita ez errepikatzeko gomendioak ere, herriaren eraldaketa soziopolitikorako beharrezkoak direnak.

Egindako lana ohoratzeko eta erbestean dauden biktimek bakegintzan egin duten lana aintzat hartzeko, Euskadiko Nodoko kide den Bachué kolektiboak Gasteizera eramango du EBaren azken txostena, azaroaren 25ean 17:00etatik 19:00etara bitartean, Judimendikoak Auzo Elkartean (Cola eta Goiti kalea, 5).

Bertan, Carlos Martín Beristain batzordekide ohia izango da, eta Doris Ardila EBaren ez errepikatzeko gomendioen Jarraipen eta Monitorizazio Batzordeko kideak ere parte hartuko du, “birtualki” bada ere.

Jarduerak Hegoa Institutuaren eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzaren sostengua izango du, EBaren ondarea babesteko.



Informazio gehiago:
-

Xehetasunak