Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Tailer Ekosozialak: Bizitzaren defentsan hezten duten esperientziak (abenduaren 4, 10, 11 eta 18an)
TAILERRAK

Tailer Ekosozialak: Bizitzaren defentsan hezten duten esperientziak (abenduaren 4, 10, 11 eta 18an)

“Bizitzaren defentsan hezten duten esperientziak. Unibertsitate curriculumean ikuspegi ekosoziala jorratzea” azpi izena duten Tailer Ekosozialak ikasleria, irakasleria eta kolektibo sozialei zuzenduta daude. Lantegiak abenduan zehar izango dira (abenduaren 4, 10, 11 eta 18an) Hezkuntza Fakultatean (Leioan, Bizkaiko Campusean, UPV/EHUn).

Tailerrak, Hegoa Institutuak antolatu ditu, Bilboko Hezkuntza Fakultatearen (UPV/EHU), Universidad Surcolombiana-ren (USCO) eta Universidad del Cauca-ren (UNICAUCA) elkarlanari esker. Formakuntza, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak finantzatutako Articuladxs II proiektuaren baitan kokatzen da.

Lantegietan parte hartzen dutenek, zera lortu ahal izango dute:

  • Egungo krisi ekosoziala eta haren tokiko zein mundu mailako eragina ulertzeko gaitasuna handitzea, eremuan erreferente diren pertsonen eskutik.

  • Gizarte iraunkorrak sortzeko estrategiak ezagutzea.

  • Gure lurraldean eta beste latitude batzuetan (Kolonbian batik bat) bultzatutako esperientzia ekosozialak ezagutzea.

  • Unibertsitateko curriculumean ikuspegi ekosoziala txertatzeko formulak esperimentatuko dituen talde bateko kide izatea.

Izena emateko educacion@hegoa.info posta elektronikora mezu bat bidali behar da, gaian “Tailer ekosozialak” jarriz eta, mezuan, parte hartu nahi duen pertsonaren izen-abizenak adieraziz. 


Kontsultatu egitaraua esteka honen.

Xehetasunak