Desagertze behartuaren aurkako lanean egindako aurrerapenak eta atzerapenak
Abenduaren 2an, Bilbon (Basoko Etxean, Sarrikon), Desagertze Behartuari buruzko Mintegian. desagertze behartuaren aurkako lanean egindako aurrerapenen eta atzerapenen inguruan hausnartuko dugu.
Mintegia gizateriaren aurkako krimen horren biktimen senideen esperientziatik eta hausnarketetatik abiatuko da. Horrez gain, hainbat herrialdeetan eta arlo desberdinetatik (juridiko-legala, psikosoziala eta forentsea) desagertze behartuko kasuak lantzen dituzten espezialisten ekarpenak entzun ahal izango ditugu.
Mintegia Hegoak, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuak (UPV/EHU) antolatu du, eLankidetza - Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren laguntzarekin.
EGITARAUA:
9:15. Mintegiaren aurkezpena
- Irantzu Mendia Azkue. Hegoa Institutuko Zuzendaria.
9:30. Mahai-ingurua. Senideak bilaketan eta justiziaren aldarrikapenean
- Alejandra Cabrera. Guatemalan desagertaraziko aitaren alaba eta giza eskubideen defendatzailea. Asociación de Familiares de Detenidos y Desaparecidos de Guatemala (FAMDEGUA).
- Gloria Guzmán. El Salvadorren desagertaraziko gurasoen eta anaiaren senidea, giza eskubideen defendatzailea. Hegoa Institutua (Euskal HerrikoUnibertsitatea).
11:00. Etenaldia
11:30. Mahai-ingurua. Biktimei laguntzaren esperientziatik abiatuta, desagertze behartuaren aurkako aurrerapenen eta atzerapenen balorazioa
- David Morales. Cristosal (El Salvador) erakundeko Trantsizioko Justiziaren arloko koordinatzailea eta El Mozoteko sarraskiaren kasuko, zein beste
- desagertze behartuaren kasuen kereialaria.
- Carlos Martín Beristain. Kolonbiako Bilaketa Sistema Nazionalaren Aholku Batzordeko eta Ayotzinapa kasuko Nazioarteko Ikerketa Taldeko kidea.
- Francisco Etxeberria y Lourdes Herrasti. Aranzadi Zientzia Elkarteko Antropologia Forentseko Taldeko kideak.
14:00 Mintegiaren amaiera
Informazio gehiago:
-
Aldez aurretik izena emateko formularioa. (2024/11/28ko eguneratzea: Edukiera osoa).
-
Erakunde finantzatzailea
Xehetasunak
-
Hasiera data/ordua2024ko Abenduak 02, 09:15
-
Amaiera data/ordua2024ko Abenduak 02, 14:30
-
HerriaBilbao