
Ekintza feminista gerraren areagotzearen aurrean (maiatzaren 28)
Datorren maiatzaren 28an, Hegoa Institutuak (UPV/EHU) antolatutako Feminismoei, Gatazkei eta Giza Eskubideei buruzko Prestakuntza Mintegi Iraunkorraren lehen saioa ospatuko da Bilbon.
Lehen saio honetan, Ekintza feminista gerraren areagotzearen aurrean izenekoan, feminismo antimilitaristaren diskurtsoak eta proposamen estrategikoak aztertuko ditugu egungo gerra-testuinguruan, maila globalean eta tokikoan.
Horretarako, parte-hartzaile gisa izango ditugu: Sanja Pavlovic, Serbiako Beltzezko Emakumeen taldekoa; María Villellas, Escola de Cultura de Pau-ekoa (Universitat Autònoma de Barcelona), eta euskal talde feminista antimilitaristen ordezkariak: Ana Ribacoba, Emakumeok Gerraren Aurkakoa (Gasteiz) eta Alicia Suso, Armiarmakoa (Bilbo).
Saioa maiatzaren 28an izango da, 16:00etatik 19:30era, Basoko Etxean (Lehendakari Agirre, 81, Sarriko, Bilbo).
Izena ematea eta kontaktua:
Aretoaren edukiera mugatua denez, aldez aurretik izena eman behar da esteka honen bidez: https://forms.gle/u9VJKRVPeKMejHQt7
Edozein kontsultarako: gloria_guzman@ehu.eus
Xehetasunak
-
Hasiera data/ordua2025ko Maiatzak 28, 16:00
-
Amaiera data/ordua2025ko Maiatzak 28, 19:30
-
HerriaBilbao
Ekitaldiak
Berriak



