Kontrahegemoniatik ikertu. Orainaldi-etorkizun emantzipatzaileak eraikitzen dituen memoria
Kontrahegemoniatik Ikertu: Orainaldi-etorkizun emantzipatzaileak eraikitzen dituen memoria jardunaldia, azaroaren 20an egingo da Gasteizen. Jardunaldi honen helburua gizarte-erakundeak, komunitate akademikoa eta herritarrak motibatzea da, gogoeta egin dezaten unibertsitate publikoak eta aktibismoak memoria historikoaren aldeko borrokan eta ikerketa kritiko eta kokatuen defentsan duten zereginari buruz.
Jardunaldia Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Hegoa Institutuko Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza taldeak antolatu du, Caucako Unibertsitatearen (UNICAUCA), Hego Kolonbiako Unibertsitatearen (USCO) eta Saiakerak Korporazioaren (Kolonbia) laguntzarekin, eta Elankidetzaren (Lankidetzaren eta Elkartasunaren Euskal Agentzia) finantziatuta. Jardunaldia ARTICULADXS proiektuaren II. FASEAN kokatzen da, Euskal Herriko eta Kolonbiako artikulazioa, hezkuntza emantzipatzailea eta elkarlaneko ikerketa kritikoa esperimentatu, ikasi eta komunikatzeko izena duena.
Jardunaldia Nacho Rivas Flores (Malagako Unibertsitatea) eta Begoña Zabala Gonzalezen (Emakume Internazionalistak) elkarrizketarekin hasiko da, ikasgeletako eta kaleko memorien berreskurapenaren inguruan. Ondoren, Martxoak 3 Elkartearen eskutik, Vitoria-Gasteizen oroimen historikoa dela eta gaur egun sortzen diren liskarren gainean hausnartuko da. Horrez gain, Caucako Unibertsitateko, Hego Kolonbiako Unibertsitateko eta Hegoako kideek mahai-inguru batean ikuspegi lokal-globaletik artikulazio-prozesuen ikaskuntzak birpentsatuko dituzte. Azkenik, Maggy Barrère Unzuetak (EHU) unibertsitateetatik egin daitekeen ikerketa kritikoari buruz mintzatuko du.
Jarduera 11:30etik 18:00etara egingo da, EHUko Micaela Portilla Ikerketa Zentroko ekitaldi-aretoan (Gasteiz). Jarduera doakoa da, baina leku kopurua mugatua da. Informazio gehiagorako eta izena emateko (11/17ra arte), sartu helbide honetan: https://forms.gle/dh582BYUMkts9Us26
Ziurtagiria emango da.
Jardunaldia gaztelaniaz izango da.
UPV/EHUko Hegoako masterretako ikasleentzat Bilbotik Gasteizerako garraioa finantzatuko da.-
Laguntzaileak
Erakunde finantzatzailea
Xehetasunak
-
Hasiera data/ordua2025ko Azaroak 20, 11:30
-
Amaiera data/ordua2025ko Azaroak 20, 18:00
-
HerriaVitoria-Gasteiz
Ekitaldiak
Herria: Bilbao
Berriak