Martxoak 8: Beste mundu bat feminismotik
2026ko martxoaren 8 honetan, Hegoak bat egiten du Euskal Herriko Mugimendu Feministak (EHMF) egindako mobilizazio deialdiekin.
EHMFk proposatutako Beste mundu bat feminismotik: dominazio sistemen aurrean borroka eta antolakuntza lemarekin bat egiten dugu, gerra, desberdintasun eta indarkeria desberdinen testuinguruan jarraitzen dugulako.
Askotariko zapalkuntzak betikotzeko egiturak martxan ditu aipaturiko sistemak, gorputz eta lurralde bakoitzean era batera edo bestera lurreratzen direnak. Baina, desberdinkeriak areagotzen ari diren garaiotan, zapalduak are zapalduago dira, eta boteretsuak are boteretsuago. Eta hori, errealitate materialetan ikus dezakegu; etxebizitzarako sarbidea nork duen eta nork ez, baliorik gabeko lanetan nor dabilen eta nor ez, ea nork egindako lanak diren prekarioen, nor den hainbat eskubideren jabe eta nor ez eta abar.
Euskal Herriko hiriburuetan egingo diren mobilizazioak hauek izango dira:
-
Donostian, 12:00etan Antiguako tuneletik.
-
Baionan, 11:00etan, Tren geltokitik.
-
Iruñean, 12:00etan Antoniuttitik.
-
Gasteizen, 12:30ean San Anton plazatik.
-
Bilbon, 12:00etan Jesusen Bihotzetik.
Euskal Herriko beste hamaika txokotan egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia ere egiten dugu.
GORA BORROKA FEMINISTA!
GORA EUSKAL HERRIKO MUGIMENDU FEMINISTA!
Xehetasunak
-
Hasiera data/ordua2026ko Martxoak 08, 00:00
-
Amaiera data/ordua2026ko Martxoak 08, 23:59
Ekitaldiak
Herria: Bilbao
Berriak