Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Giza Eskubideen Defendatzaileentzako Prestakuntza Espezializatuko Ikastaroaren bigarren edizioa

Data: 2024(e)ko Uztailak 10

Giza Eskubideen Defendatzaileentzako Prestakuntza Espezializatuaren bigarren edizioa egin du Hegoak ekainaren 24aren eta uztailaren 5aren bitartean. Prestakuntza trinkoa izan da eta Latinoamerikako zenbait herrialdetako eta Mendebaldeko Saharako hamahiru emakumezko defendatzailek parte hartu dute. Hegoaren egoitzan egin da, Bilboko Zubiria Etxean, saio bat izan ezik; hori Donostian egin da, Aranzadi zientzia-elkartean.

Edukiak justizia trantsizionalaren eta zigorgabetasunaren aurkako borrokaren arlokoak izan dira, eta giza eskubideen aldeko lanaren arlo ezberdinei buruzko moduluetan antolatu dira: alderdi psikosoziala, komunikazio-estrategiak, tresna juridiko-legalak, auzitegi-ikerketa, babes eta segurtasunaren arloko analisi-tresnak, eta botere korporatiboaren mekanismoen analisia.

Emakumezko defendatzaileek zenbait erakunde ordezkatu zituzten: Guatemalako Emakumeen Batasun Nazionala (UNAMG) eta Giza Eskubideen arloko Lege Ekintzarako Zentroa (CALDH), Guatemalakoak; Hondurasko Atxilotu eta Desagertuen Senideen Batzordea (COFADEH); Ruta Pacífica de las Mujeres, Kolonbiakoa; Saharako Emakumeen Batasun Nazionala (UNMS), Mendebaldeko Saharakoa; Landako Emakumeen Konfederazio Nazionala (CONAMUCA), Dominikar Errepublikakoa; Madres de Abril elkartea (AMA), Nikaraguakoa. El Salvadorreko erakunde hauen ordezkariak izan ziren: Las Dignas elkarte feminista, Cristosal fundazioa, Soyapango langileen sindikatua (SITRASOYA) eta gatazka armatuko preso politiko ohien batzordea (ExCOPPES), bai eta MalaYerba eta Focus hedabide digital alternatiboak ere.


Informazio gehiago hemen: