Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Giza Eskubideen Defendatzaileentzako Prestakuntza Espezializatuaren lehen edizioa

Data: 2022(e)ko Urriak 03

Lurralde eta borroka-eremu ezberdinetan giza eskubideen defendatzaileak diren hamalau emakumek, Hegoak, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuak antolatutako Giza Eskubideen Defendatzaileentzako Prestakuntza Espezializatuaren lehen edizioan parte hartu zuten. Formakuntza, 2022ko ekainaren 27tik uztailaren 8ra bitartean egin zen Bilbon, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzaren laguntzari esker.

Prestakuntzaren edukiak justizia trantsizionala eta zigorgabetasunaren kontrako borrokari lotutakoak izan ziren, hala nola: biktima eta giza eskubideen defendatzaileen arreta psikosoziala, gatazka armatuko testuinguruetan giza eskubideak babesteko tresna juridiko-legalak; poliziaren eta armadaren artxiboetan oinarritutako ikerketa egia eta justizia eskatzeko, giza eskubideak eta enpresa transnazionalak, baliabide-forentseak salaketarako tresna gisa, giza eskubideak lantzeko komunikazio-estrategiak, defendatzaileen babesa eta segurtasunerako estrategiak, eta abar.

Defendatzaileak lurralde eta erakunde desberdinen izenean parte hartu zuten formakuntzan, besteak beste: Mendebaldeko Saharako Asociación de Familiares de Presos y Desaparecidos Saharauis (AFAPREDESA) eta Instancia Saharaui Contra la Ocupación Marroquí (ISACOM); El Salvadorreko Salvadoreñxs Construyendo Memoria kolektiboa eta Centro para la Promoción de Derechos Humanos “Madeleine Lagadec” (CPDH); Kolonbiako Ruta Pacífica de las Mujeres, Asociación de Cabildos Indígenas del Norte del Cauca (ACIN), Asociación Campesina de Pequeños y Medianos Productores Agrícolas de la región del río Cafre (AGROCAFRE) eta Alto San Jorge eta Puerto Belga las Palmas (Kolonbia) Zenú indigenen babeslekuetako bi liderrek; Guatemalako Comité de Desarrollo Campesino (CODECA) eta Organización Mujeres Transformando el Mundo (MTM); Honduraseko Comité de Familiares de Detenidos Desaparecidos en Honduras (COFADEH), eta Brasileko LGBTIQ+ mugimenduko aktibista batek.

Gainera, formakuntzak hainbat topagune izan zituen, non defendatzaileek beren aldarrikapenak eta esperientziak euskal lankidetzako eragileekin (instituzioak eta GGKEak) partekatu ahal izan zituzten. Halaber, Euskadin bizi diren giza eskubideen beste giza eskubideen defendatzaile batzuekin topaketa bat antolatu zen Basoa-Defendatzaileen Etxean (Artea, Bizkaia).

Defendatzaileen proposamenak eta ikastaroaren balorazio orokorra kontuan hartuta, 2024an bigarren edizio bat egingo da.



Lotutako albisteak