Hegoalde Globaleko giza eskubideen defendatzaileen eta Euskadiko diasporetako aktibisten arteko nazioarteko topaketa
2024ko ekainaren 28an, Bizkaiko Emakume Asanbladaren Bilboko lokalean, Hegoalde Globaleko giza eskubideen emakumezko defendatzaileen eta erbesteratutako eta Euskadin errefuxiatutako emakumezko aktibisten arteko topaketa egin zuen Hegoak; denak indarkeriazko gatazkak eta zigorgabetasuna dauden herrialdeetatik etorri dira.
Orotara erakunde eta kolektibo ezberdinetako 25 emakume inguruk parte hartu dute topaketan, eta haren helburua izan da giza eskubideen lanaren inguruan hausnartzeko, hitz egiteko eta eraikitzeko espazio bat izatea.
Koiuntura lokalaren eta globalaren analisia partekatzeaz gain, Hegoak, beste erakunde batzuekin batera, 2023aren eta 2024aren artean bultzatu zituen eta Erdialdeko Amerikan eta Euskadin egin ziren hiru topaketa kolaboratiboren esperientziak eta emaitzak partekatu ziren. Edizio horietan giza eskubideen urraketa larrien biktimen egia, justizia eta erreparazioaren agendaren funtsezko gaiak jorratu ziren; hauek, hain zuzen: indarkeria sexuala, desagertze behartua eta zigorgabetasunaren aurka borrokatzeko nazioarteko mekanismoak.
Oinarri horiekin, Hegoalde Globaleko eta gatazkan dauden herrialdeetakoak diren eta Euskadin bizi diren diasporetako kolektiboak lotzen dituzten kezkak, agendak eta estrategiak identifikatzeko lan egin zuten parte-hartzaileek.