Gipuzkoako GGKEak, lankidetza proiektuetan ingurumen jasangarritasuna barne hartzeko erronkaren aurrean
Joan den astean, Ingurumen iraunkortasuna garapenerako lankidetzan. Gipuzkoako lurraldearen azterketa azterlana (Hegoa, 2024) aurkeztu zen Donostian. Lan horretan ondorioztatzen denez, gaur egun ekologia eta jasangarritasuna, maila globalean zein tokikoan, erronka handiak diren arren, lankidetza proiektuetan ingurumen jasangarritasunaren integrazio maila txikia da.
Lanaren koordinatzaile Iker Etxanok azaldu zuenez, GGKEetan ekologiaren auziaren garrantziaz kontzientzia handia dagoela ikusi da, baina hori ez da behar bezala islatzen ari lankidetza proiektuetan.
Iker Etxano Hegoako ikertzaile eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakasleaz gain, azterlaneko beste bi kolaboratzailek ere parte hartu zuten aurkezpenean: Irene Jiménez-Zumaldek eta Izaskun Bengoechea Ibarrondok.
Jarduera horretan, halaber, ikerketa finantzatu duen erakundeko, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol diputatu Goizane Álvarezek ere parte hartu zuen.
Argitalpen hau gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez dago eskuragarri esteka honetan:
ETXANO GANDARIASBEITIA, Iker; JIMÉNEZ-ZUMALDE, Irene; BENGOECHEA IBARRONDO, Izaskun y LABAIEN EGIGUREN, Irati (2024): Ingurumen iraunkortasuna garapenerako lankidetzan. Gipuzkoako lurraldearen azterketa, Bilbao, Hegoa.