Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Manifestua “Ez dugu etsi nahi gerraren eta Europako berrarmatzearen aurrean”

Data: 2025(e)ko Martxoak 26

Hegoak bat egin du " Ez dugu etsi nahi gerraren eta Europako berrarmatzearen aurrean" manifestuarekin. Hona hemen:

“Ba al dago inor, Europan edo munduko beste edozein tokitan, maite dituen pertsonak balizko mehatxu batetik defendatu nahi ez dituenik? Indarkeriaren itzal ikaragarria bere eta bere ingurukoen bizitzetatik bortxakeriatik urrun nahi duenik? Amets egiten ez duenik bere seme-alabak, bere lagun eta ingurukoen seme-alabak bakean bizi ahal izateko etorkizunarekin, pertsona gisa garatzea, lan duinak izatea, bizigarri den planeta batean, buru gainean sabai batekin , kulturaz edo gizarte-harreman aberasgarri eta eraikitzaileez gozatuz eta indarkeriarik gabeko bizitzak bizitzen? Herritarrek kalitatezko osasun eta hezkuntza publikoak pertsona guztientzat bermatzen duen segurtasuna behar dute. Gazteek bizitzeko etxe bat behar dute. Gure adinekoek ez dute beren pentsioa arriskuan ikusi nahi, eta batez ere, ez dugu nahi gure seme-alabek eta bilobek gerraren izua ezagutzerik nahi.

Zehazki, zertan laguntzen dio  etorkizun baketsu horri Europako gobernuek, herritarren eztabaidarik gabe, gardentasunik eta xehetasunik gabe, eta presaz, onartu nahi duten gastu militarraren igoera neurrigabeak? Milaka milioi horietatik, zein da hezkuntza, osasuna, etxebizitzaren egoera latza, prekarietatea kultura, ingurumen-oreka edo nazioarteko elkartasuna hobetzeko helburua duen kopurua? Eraso-mehatxuen aurrean, ez al litzateke beharrezkoa izango ahalegin politiko eta diplomatiko handiagotan inbertitzea edota oraindik aztertu gabeko elkarrizketa-bideak bilatzea?

Nahia hau, bakea eta justizia soziala defendatzea, alegia; inozoa, sinplista edo xaloa al da? Agian argiagoa, landuagoa eta helduagoa al da sinestea gerra-haizeek, hizkera belizistak eta armen aldeko apustuak etorkizun hobea ekarriko dutela ?

Ez! gerra giroak ez gaitu etsipenera eramango. Europaren berrarmatzeak ez du bakea ekarriko, ez du distentsioa ekarriko, gerrara gehiago hurbilduko gaitu, ordea. Gainera, testuinguru militaristek atzerapausoak dakartzate eskubide, askatasun eta gizarte-politiketan; gizartean beldurra eta alarma eraginez. Giro hori ezinhobea izan ohi da errepresio- eta autoritarismo-mekanismoak normalizatzeko, jada hainbat lekutan ikusten ari garen bezala”.


Manifestu osoa hemen irakur dezakezu.