
Kolonbia, Peru, Bolivia eta Ekuadorko unibertsitateak eta erakundeak bildu dira Ekuadorren trantsizio ekosozialen gaineko mintegi batean
Uztailaren 1etik 10era bitartean nazioarteko mintegi bat egin zen Ekuadorren Andeetako herrialdeetako zenbait unibertsitate eta erakunde bilduz:
-
Ekuadorko Unibertsitate Zentralako Ekonomia Sozial eta Solidarioko Ikerketa Taldea (GIES): C. Carranza, J. Jiménez, S. Vega, D. Mejía.
-
Quitoko Sur Siendo Kooperatiba: R. Guerrero.
-
Boliviako Hego Amerikako Landa Garapenerako Institutua (IPDRS): O. Bazoberry, J. Dávalos.
-
Limako San Marcos Unibertsitatea (UNMSM): M. Alva, E. Jiménez.
-
Caliko Unibertsitate Jabiertarreko Kulturarteko Ikasketen Institutua (IEI): C. Acevedo, F. López.
-
Hegoa Institutua: A. Arcos, J. Oribe, J.C. Pérez de Mendiguren, C. Puig.
Trantsizio ekosozialak: Euskadiren eta Andeetako herrialdeen arteko kooperazio esperientzien gaineko hausnarketak mintegiak erreminta-kutxa bat diseinatzea izan du helburu, lurraldeotan izandako ikasketak eta esperientziak oinarri hartuta. Besteak beste, honakoak:
-
Kolonbia: Elkarrekiko lankidetza eta adiskidetzea. Bakea eraikitzeko trantsizio ekosozialen funtsezko elementuak Caucan.
-
Ekuador: Cayambe kantoiko Ekoizle Agroekologikoen Kontseiluaren esperientzia.
-
Peru: Kontsumo arduratsuaren garrantzia agroekologian eta merkaturatze zirkuituetan.
-
Bolivia: Erlezaintza Chaco eskualdearen trantsizio ekosozialean.
Aipatu erreminta-kutxa Andeetako herrialdeotako erakundeen eskaerak jarraituz egiten ari da, helburu hartuta erraztea Transiciones ecosociales desde experiencias de Economía Social y Solidaria en Bolivia, Colombia, Ecuador y Perú (Hegoa, 2024)liburuan jasotako gomendioen aplikazioa.
Horiek horrela, espero dugu liburua eta erreminta-kutxa baliagarriak izatea bai Andeetako herrialdeetan trantsizio ekosozialaren alde apustu egiten duten erakundeentzat, bai nazioarteko beste edozein erakunderentzat ere.
Argazkiak:


Lotutako albisteak



