100 pertsona inguruk parte hartu dute autorismoaren aurkako eta bizitza defendatzeko hezkuntzari buruzko IX. (H)abian jardunaldietan
Gatazka belikoek eta joera autoritarioak markatutako ziurgabetasun eta kezka giroaren aurrean, apirilaren 24ean Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzari buruzko IX. Jardunaldiak burutu ziren. Honako galdera jarri zen aurtengo topaketaren erdigunean: GHE, autoritarismoaren aurkako eta bizitza defendatzeko proposamena. Zer dago jokoan gaur?
100 pertsona inguru izan ziren Bilboko Ateneoan Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, Hegoa Institutuarekin eta eLankidetza – Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziarekin elkarlanean antolatutako jardunaldietan parte hartzeko.
Jardunaldiari hasiera emateko ibilbide akademiko luzea eta organizazio sozialiekin lotura duten bi aditu izan ziren: Giomar Rovira Sancho eta Enrique Javier Díez Gutiérrez.
Ikuspegi kritiko batetik egindako ekarpenen ondoren, aniztasunean oinarritutako lau esperientzien arteko bizipenak aberasgarria egin zuten Trini Anguita Castillok (Mundu Bakean) moderatutako elkarrizketa:
AMUGEtik, Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartetik, Noemi Amaya Garcia-k elkartearen ekintza-ildoetako bat ikastetxeetan dute; hezkidetzan, ijitoen feminismoan eta antigitanismoan eragitea dutela helburu azpimarratu zuen. Horren harira, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH), Ijito Herriaren Historia eta Kultura txertatzea da. Proposamen horrek Nazio Batuetan duen interesa nabarmendu zuen.
Bere aldetik, Oriol Erausquin propagandista, aktibista eta La Rabia es nuestra: una emoción política en disputa (2025) lanaren egileak, Infusión Política proiektuaren gakoak partekatu zituen, sareetan eduki antifaxista eta kultur agitazioa sortzeko ekitasmoa duenaren inguruan.
Era berean, Asociación 3 de Marzo/Martxoak 3 Elkarteak, Iñaki Martin Etxezarra bozeramaile zuela, Espainiako Polizia Armatuak egindako krimenen zigorgabetasunaren aurrean memoria egiteko beharra aldarrikatu zuen. 1976ko martxoaren 3an Gasteizen gertatutako sarraskiaren biktima izan ziren familien zauriak azaldu zituen. Ordutik, Egia, Justizia, Erreparazioa eta Ez Errepikatzeko Bermeak aldarrikatzen ditu elkarteak.
NovAct Bartzelonako Institutuko Asier Rodriguez Villak, eskuin muturrak gorroto diskurtsoa nola erabiltzen duen aztertu zuen. Prebentzio jardunbideetan oinarritzeko giza segurtasunaren inguruko praktika egokiak eta bakea sendotzeko justizia modu ezberdinetan sakondu zuen.
Ibilbide eta esperientzia eraldatzaileen aniztasunak markatutako mahai baten ondoren, arratsaldean taldekako tailerrak egin ziren hausnarketa kolektiboak partekatzeko.
Jardunaldiko gogoetak 2017an (H)abian 2030, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren Euskal Estrategiarekin hasitako prozesuaren parte dira. Beste behin ere, parte-hartzaileek ekimen disidenteak eta alternatiboak daudela erakutsi zuten. Era berean, ziurgabetasunaren aurrean beste bizitza eredu batzuk imajinatzeko aukerak zabaldu ziren.
Jardunaldietako informazio eta irudi gehiago hurrengo estekan.
Lotutako albisteak