Giza Eskubideen Emakume Defendatzaileentzako Prestakuntza Espezializatuko Ikastaroaren III. edizioak 13 herrialdetako parte-hartzaileak bildu ditu

Data: 2026(e)ko Ekainak 26

Giza Eskubideen Defendatzaileentzako Prestakuntza Espezializatuaren III. edizioa egin du Hegoak ekainaren 24aren eta uztailaren 5aren bitartean.

Edizio honetan, hainbat herrialde eta lurraldetako 13 giza eskubideen emakume defendatzailek hartu dute parte, besteak beste, El Salvador, Honduras, Guatemala, Kolonbia eta Mendebaldeko Sahara herrialdeetakoak.

Bi asteetan zehar, parte-hartzaileek giza eskubideen defentsarako hainbat tresna eta ikuspegi sakondu dituzte.

Landutako edukien artean: esparru juridiko-legala nabarmentzen da, eta arreta berezia jartzen zaie hainbat auzi-motari, hala nola auzi estrategikoari; segurtasuna eta autobabesa lurraldeetan; ikuspegi psikosoziala eta biktimei laguntzea; komunikazioa ikuspegi eta estrategia feminista; auzitegiko ikerketa eta desagertutako pertsonen bilaketa; eta giza eskubideen defentsa mugatzen duten enpresa transnazionalen botere eta zapalkuntza mekanismoen azterketa.

Ikastaroan, parte-hartzaileak Lankidetza eta Elkartasunerako Euskal Agentziarekin (Elankidetza)  bildu ziren Gasteizen, Emakumeok Gerraren Aurka erakundearekin esperientziak partekatu zituzten eta Aranzadi Zientzia Elkartea bisitatu zuten Donostian.

Planteatutako jarduerek eta bi astez garatutako prestakuntza-agenda aberatsak parte-hartzaileen gaitasunak indartzen lagundu dute, aldi berean, hainbat lurraldetako giza eskubideen defendatzaileen artean nazioarteko elkartasun eta sororitate sareak eratu dira.