Data: 2022(e)ko Apirilak 11

"Euskal lankidetza zenbakitan 2020" txostena argitaratu da

Dokumentuak euskal erakundeek 2020an bultzatu duten garapenerako lankidetzako jardueren ikuspegi bateratu eta harmonizatua eskaintzen du. Aurkeztutako datuek ordaindutako funtsen xehetasuna eta modalitateen, sektoreen eta eremu geografikoen araberako banakapena jasotzen dute. Gizarte eraldaketarako hezkuntzara zuzendutako funtsak ere adierazten dira. Horretaz gain, jardueretan parte hartu duten erakunde bideratzaileen eta tokiko bazkideen banakapena aurkezten da.

Datuak Euskal Lankidetza Publikoaren Ataritik datoz. Atariak jasotzen ditu ondorengo erakundeek bultzatutako garapenerako lankidetza jarduerak: Eusko Jaurlaritza; Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiak; Bilbo, Donostia eta Vitoria-Gasteizko udalak; eta Euskal Fondoa - Lankidetzarako Tokiko Euskal Erakundeen Elkartea. Hegoak Institutuak (UPV/EHU) lagundutako erakundeen arteko ekimen bat da, garapenerako lankidetzaren alorrean gardentasuna, harmonizazioa eta koordinazioa sustatzea helburu duena.

Izenburua: La cooperación vasca en cifras 2020 / Euskal lankidetza zenbakitan 2020 / Basque development cooperation in figures 2020
Egilea: Portal de la Cooperación Pública Vasca / Euskal Lankidetza Publikoaren Ataria
Lekua eta data: Vitoria-Gasteiz, 2022
Hizkuntzak: Español, Euskera, Inglés

You can also read this report on the Basque Public Cooperation Portal and on the Hegoa Digital Library.

Berri gehiago