Nazioarteko adituek egiaren gainean gogoeta egiten dute Donostian, biktimen erreparaziorako, bizikidetzarako eta ez errepikatzeko oinarri etiko ukaezin gisa
Irailaren 7an eta 8an “Egia jakiteko eskubidea, bakea eraikitzeko tresna gisa. Nazioarteko elkarrizketa, Kolonbiako esperientzian oinarrituta” udako ikastaroa egin zen Donostian. Ikastaroak ehun bat pertsona bildu ditu, nazioarteko trantsiziozko justizian adituen, erakundeetako ordezkarien, gizarte-mugimenduetako kideen eta ikasleen artean, Giza eskubideen urraketa larriak argitzeko, Egiaren Batzordeak, denbora eta estrajudizial mekanismo gisa hausnarketa egiteko.
José Antonio Rodríguez Ranz, Giza Eskubideen, Memoriaren eta Lankidetzaren sailburuordeak; Irantzu Mendia Azkue, Hegoa Institutuko zuzendariak; eta Carlos Martín Beristain, ikastaroaren zuzendari eta Kolonbiako Egiaren Batzordearen Azken Txostenaren koordinatzaileak (CEV), ongietorria eman zuten. Sailburuordeak, Euskadik Kolonbiarekin duen konpromisoa azaldu zuen, bai eta bakea bilatzeko helburu komuna ere: “Ez daude bi bake-prozesu berdin, baina batzuengandik eta besteengandik ikas daiteke”.
Ikaskuntza horiek ikertu nahian, lehenengo panelak Egiaren Batzordeen egitekoaren ikuspegi orokorra eman zuen, Eduardo González Cuevak, Think Peace Egia Bilatzeko Programak eta John Paul Lederachek, Notre Dameko Unibertsitateko Kroc Institutuak, partaidetzarekin. Lederach-ek adierazitakoa kontuan hartuz, “indarkeria-sistemaren emaitza nagusia pertsonak eta komunitateak ikusezin bihurtzea da, bai eta denboran errepikatutzen diren dinamikak ere”, biktimak justiziara iristeko bereziki bortitzak diren testuinguruetan, Gonzalez Cuevaren hitzetan “egiak, talde bat jabetzea dakar berekin, talde horrek bere ahotsa berreskuratzea eta espazio publikoan sartzea; eta, era berean, agenda politikoan ez zeuden erakundeen erreparazioa eta eraldaketa jartzea”.
Hiru panel, Kolonbiako Egiaren Batzordearen esperientziaren hausnarketara eta hauen elkarbizitzarako eta errepikapenik ez egiteko ekarpenetara eskainiak egon ziren hiru panel. egon ziren dedikatuak. Bere agintaldia abuztuaren 27an amaitu zuen Batzorde honen ezaugarriak, garapena, lurralde-hedapena eta legatua aztertu ziren, bai eta erbesteratzea, giza eskubideen urraketa gisa, eta genero-ikuspegia prozesuan. Panel horietan, Francisco de Roux, Carlos Martín Beristain, Alejandra Miller, Marta Ruiz Naranjo eta Lucía González Duque ordezkariek hartu zuten parte. Francisco de Roux, Kolonbiako Egiaren Batzordeko lehendakariak, jendearen mina entzuteak egia argitzeko prozesuan izan zuen garrantzia adierazi zuen: “gure nortasunaren zati bat pasatu dugun sufrimendua da”. Gainera, Batzordeak herrialdean “Bake Handia” deitu diona lortzeko beharrezko eraldaketak ezagutzera eman ditu: “Giza duintasunean oinarritutako dimentsio etiko berri bat sortu behar dugu”, eta CEVen Azken Txosteneko gomendioak ere aplikatu behar ditugu, besteak beste “herrialdeko segurtasun-sisteman aldaketa sakona egitea. Kontinenteko segurtasun-sistemarik handiena eta garestiena dugu, AEBen atzetik, eta, hala ere, 10 milioi biktima ditugu”. Militarizatutako segurtasun-ikuspegi batetik giza segurtasun- ikuspegi baterantz jo behar dugu.
Ikastaroan, bakea lortzeko hainbat esperientzia jarri ziren eztabaidan. Alberto Hurtado Unibertsitateko (Txile) Elizabeth Lira Kornfeld-ek, memoria prozesuetan egiak duen papelaz eta Hego Konoko oroimen-, justizia- eta konponketaz, ikuspegi psikosozial batetiketik, hitz egin zuen: “Biktimek autoritatezko lekuren batetik errekonozimendua behar dute eta hori gertatu zelaren aitorpena. Horregatik da hain garrantzitsua egia publikoa. Gizarte-bakea ahanztura juridikoaren mende dagoela esaten denean, esaten dugu istorio horiei buruz hitz egitea disruptiboa dela eta guztien ongiaren aurka egiten duela. Biktimentzat ahanztura ezinezkoa da eta oroimena ezinbestekoa da”.
Bestalde, New Yorkeko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Justizia Globalaren Zentroko Pablo de Greiffek, Kolonbiako eta Espainiako kasuen ikuspegi konparatua aurkeztu zuen. Euskal esperientzia Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrako (UPV/EHU) Jon Mirena Landaren bidez presente egon zen, Euskal Herriko kasuan egia argitzeko egindako aurrerapenei eta mugei buruz hitz egin baitzuen. Landak bateraezintasunik ez dagoela arrazoitu zuen, baizik eta egia argitzeko bide penalen eta estrajudizialen arteko beharrezko osagarritasun posible bat, bakea eraikitzeko prozesuaren zati gisa.
Ikastaroa amaitzeko, Kolonbiako CEVeko ordezkariak mintzatu ziren, esperientziari eta etorkizuneko aukerei buruzko esperientzia pertsonalenak azaltzeko. Lucía González Duque mandatariak esan zuenez, “egia ondasun publikoa da, konfiantza eraikitzeko eta demokrazia eraikitzeko beharrezkoa dena”. Hala, egia argitzeko lana, iragan traumatikotik etorkizun itxaropentsu batera igarotzeko prozesua da. Trantsizio horretan dago Kolonbia. Marta Ruiz Naranjo mandatariaren hitzetan: “Txostena, aldatzeko, eraldatzeko aukera izugarria ematen digun unean iritsi zen. Herrialdearen bihotzaren zartada horren mezulariak gara”.