
Data: 2023(e)ko Urtarrilak 24
Data: 2023(e)ko Urtarrilak 24
Hegoa bat dator irakasle, ikertzaile eta Peruko politikako adituen adierazpen publikoarekin
Irakasle, ikertzaile eta Peruko politikako adituen talde batek publikoki hitz egin du Dina Boluarteren eta Alberto Otárolaren gobernuaren errepresio eta indarkeria neurrigabeko ekintzak gaitzesteko. Protesta sozialaren errepresioaren ondorioz, 55 pertsona hil dira eta 1.200 zauritu. Gainera, joan den asteburuan 200 atxiloketa arbitrario egin ziren San Marcoseko Unibertsitate Nazional Nagusian (UNMSM), herrialdeko unibertsitate publiko nagusian.
Hegoak elkartasuna adierazten dio San Marcoseko komunitateari –urteak dira lankidetza harremanak ditugula–, eta adierazpen horrekin bat egiten du. Horrekin bat egin dute, halaber, intelektual eta akademikoek, horietako asko Latinoamerikako esparru sozialean eta giza eskubideetan aitortuak.
Informazio gehiago hemen.
Berri gehiago
-
Unai Villalbak, krisi ekosozialari buruz, Naiz Irratian: “Erronka da pentsamendu sistemikoa garatzen jarraitzea”
Data: 2023(e)ko Urtarrilak 30
-
Irango unibertsitate komunitatearenganako giza eskubideen urraketak salatu ditu Iranian Studies Association elkarteak
Data: 2023(e)ko Urtarrilak 18
-
Lanpostuaren deialdia: Prestakuntza Arlorako teknikaria
Data: 2022(e)ko Abenduak 28