Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Ricardo Arturo Lagunes Gasca eta Antonio Díaz Valencia giza eskubideen defendatzaile mexikarrak desagertuta daude oraindik ere

Data: 2023(e)ko Otsailak 22

Ricardo Arturo Lagunes Gasca eta Antonio Díaz Valencia giza eskubideen defendatzaileak urtarrilaren 15ean desagertu ziren Cerro de Ortegan (Mexikoko Colima estatuko Tecomán udalerrian).

Aquilako auzo auditoriumean, batzar batean parte hartu zuten eta Las Encinasko burdina meategiarekin lotutako gaiak jorratu zituzten. Horren ondoren, kamionetaz zihoazen Colimako hiriburura. Urtarrilaren 15ean, kamioneta abandonatuta aurkitu zuten; su armen inpaktuak zituen.

Hilabete baino gehiago igaro da desagertu zirenetik, eta kezkagarria da kasuaren ikerketan aurrerapenik egin ez izana. Egoera larria da eta nazioartean ere eman da horren berri; hala ere, Mexikoko gobernuak ez die erantzun Amerikarteko Giza Eskubideen Batzordearen (CIDH) irizpenaren eta Nazio Batuen Erakundeak egindako Premiazko Ekintzaren eskakizunei.

Egoera larri horren aurrean, «Todos los Derechos para Todas y Todos» Giza Eskubideen Erakunde Zibilen Sare Nazionalak (TDT sarea) bultzatutako salaketa adierazpenarekin bat egin du Hegoak.


Informazio gehiago: