Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Trantsizio ekosozialei buruzko mintegia Popayánen, unibertsitate erakundeekin, mugimendu sozialekin eta kooperatibekin

Data: 2023(e)ko Martxoak 28

Martxoaren 25etik apirilaren 1era bitartean, trantsizio ekosozialei buruzko mintegi bat egingo da Popayánen (Cauca, Kolonbia). Selva Centraletik (Junín, Peru), Chaco guaranitik (Bolivia), Pichinchaatik (Ekuador) eta Caucatik (Kolonbia) etorritako hogei pertsonak parte hartuko dute mintegian, baita Hegoatik (UPV/EHU) etorritakoek ere, ESSren tokiko ekosistemetan gaitasunak eta aliantzak indartzea, eskualde andetarreko lurraldeetako trantsizio ekosozialetan laguntzeko proiektuaren (AVCD PRO2022-K2 deialdia) esparruan.

Mintegian –kooperatiben, mugimendu sozialen eta unibertsitateen arteko aliantzatik abiatzen da– ESSrekin lotutako hainbat trantsizio ekosozialen prozesuren sistematizazioari helduko dio, ikerketaren bidez liburu batean argitaratuko diren ondorioak eta proposamenak lortzeko, ikasitakoa garapenerako lankidetzako pertsona eta erakundeei helarazteko, bai eta beste esparru batzuetakoei ere, eta prestakuntza bitarteko gisa balio izan dezan.

Kafe kooperatibetako emakumezko liderrek, emakumezko ekoizle agroekologikoek, erlezaintzako elkarteetakoek, banaketa kooperatibetakoek, bidezko merkataritzako koordinakunde nazionalekoek, indigenen, nekazarien eta emakumeen erakundeetakoek eta FARCeko pertsonak gizarteratzeko kooperatibetakoek azaldu eta eztabaidatuko dute eta beren esperientzien berri emango dute. Lankidetzako erakundeek (IPDRS Bolivia) eta erakunde akademikoek ere parte hartuko dute, hala nola Caliko Pontificia Universidad Javerianako Kulturarteko Ikasketen Institutuak eta Caucako Unibertsitateak (Kolonbia), San Markoseko Unibertsitate Nazionaleko Ekonomia Sozial, Solidario eta Popularraren Mintegiak (Peru) eta Ekuadorko Unibertsitate Zentraleko Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Ikerketa Taldeak.

Mintegia Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak (eLankidetza) finantzatu du, eta Hegoak Giza Segurtasunari, Tokiko Giza Garapenari eta Nazioarteko Lankidetzari buruzko Ikerketa Taldearekin (UPV/EHU) egiten duen proiektu baten barruan dago.

Lotutako albisteak