Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Kolonbiako Egiaren Batzordearen Legatua Erbestetik Babesteko Sareak bere etorkizuna marrazten du

Data: 2023(e)ko Maiatzak 22

Apirilaren 24an, 25an eta 26an, Hegoa Institutuan bildu ziren Kolonbiako Egiaren Batzordearen (KEB) mandatua posible egin zuten talde eta erakundeak Europako hamar herrialdetan erbesteratuta dauden biktimekin.

Norvegiako, Suitzako, Suediako, Alemaniako, Danimarkako, Belgikako, Erresuma Batuko, Italiako, Frantziako eta Espainiako taldeetako ordezkariek azaldu zituzten gauzatu dituzten jarduerak aldarrikatzeko beren eskubideak egiarako, justiziarako, erreparaziorako eta berriz ez gertatzeko.

Halaber, taldeek berriz ez gertatzeko gomendioen ezarpenaren jarraipenari ekarpena egiteko lan-plan bateratua osatu zuten taldeek ondoko hauekin Carlos Martín Beristain (KEBen ordezkari ohia), Doris Ardila (Segimendu eta Monitorizazio Batzordeko kidea) eta Dora Lancheros KEBen zuzendari psikosozial ohia).

Topaketan izan ziren Monika Hernando, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzaren ordezkaria, eta Irantzu Mendia Hegoako zuzendaria. Amaitzeko, solasaldia egin zuten lehen aldiz Francisco De Roux KEBeko zuzendari ohiak eta Lucía González eta Saúl Franco KEBeko ordezkari ohiek, Gernika-Lumora 2023ko bakearen eta adiskidetzearen aldeko saria jasotzera joan zirela aprobetxatuz.

Sareak jarraituko du KEBen legatua babesteko lanean, Hegoa Institutuaren laguntzari esker, bideratzailea eta artikulatzailea den aldetik.


Informazio gehiago:

Lotutako albisteak