'Insumisas' filmaren proiekzio bat antolatu nahi al duzu?
Insumisas. Mujeres en lucha en el Sáhara Occidental emakume sahararren borroka bistaratzeko, babesteko eta indartzeko sortutako dokumental laburra da. Maiatzaren 4an Bilboko Golem zinemetan estreinatu ondoren, Hegoak eta Forward Filmsek gizarte-erakundeei, erakunde publikoei eta, oro har, herritarrei, zuzendutako deialdi hau aurkeztu dute, proiekzio independenteak antolatzeko.
Deialdia ez dago lurralde jakin batera mugatuta eta 2023ko maiatzaren 29tik urriaren 30era bitartean indarrean egongo da (hura luzatzeko aukera ere egongo da). Haren helburua filmaren zabalkunderik handiena sustatzea eta haren atzean dagoen Gertatutako guztia argitan jarri (Hegoa, 2022) txostenaren emaitzak ezagutzera ematea da. Horregatik, antolatutako jarduerek, helburu sozial bat izan behar dute, irabazi asmorik gabekoak, eta ezin da sarrerarik kobratu proiekziora joateagaitik.
Beharrezkoak diren bideo-artxiboez gain, Hegoak eta Forward Filmsek ekitaldiak egiteko jarraibideak biltzen dituen gida bat, eta webgune eta sare sozialetan jarduerak zabaltzeko material ofizialak emango dizkiete eskatzen duten erakundeei.
Filmari buruz
Insumisas. Mujeres en lucha en el Sáhara Occidental filmak giza eskubideen defendatzaile sahararren lana dokumentatzen du, Marokok okupatutako Mendebaldeko Saharako lurraldeetan emakumeek jasandako indarkeriak nazioartean erregistratu eta salatzeko.
Bortxaketa horien zakarkeriaren eta metodoen krudelkeriaren aurrean, filmak emakume sahararrek bidegabekeriaren, zigorgabetasunaren eta ahanzturaren aurkako borroka historikoan izan duten indarra eta tinkotasuna irudikatzen ditu.
Laura Daudén brasildarrak eta Miguel Angel Herrera kolonbiarrak zuzendu dute, Insumisas Hegoa Institutuak egin du eta Forward Films etxeak produzitu du, Euskal Fondoaren finantziazioarekin.
Informazio gehiago: