Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Garapenari buruzko Ikasketak Doktorego Programan aurrez izena emateko epea zabalik

Data: 2023(e)ko Uztailak 27

Irailaren 29ra arte egongo da zabalik Hegoa, UPV/EHU eta GEZKIko Garapenari buruzko Ikasketetak Doktorego Programan aurrez izena emateko epea.

Diziplina anitzeko programa honen bidez Globalizazioaren, Garapen-prozesuen eta Nazioarteko lankidetzaren inguruan ikertzaileak prestatzea eta doktore-tesiak egitea sustatzen da.

Hona hemen Garapenerako Lankidetzaren esparruan jorratutako ikerketa-ildoetako batzuk: ekintza humanitarioa, landa-garapena eta elikagaien segurtasuna, nazioarteko fluxu ekonomikoak, garapenaren finantzaketa eta mikrokredituak, generoa eta garapena, ongizatearen adierazleak eta neurketa, giza garapenera eta jasangarritasunera egokitutako teknologiak, etab.

Hauek dira Giza Garapenaren eta Gizarte Gatazkaren inguruan jorratutako ildoetako batzuk: gatazkak eta segurtasuna, tokiko garapena eta lurraldea, hezkuntza eta giza gaitasunak, migrazioak eta lagundutako garapena, parte-hartzea, demokrazia eta giza eskubideak, etab.


Informazio gehiago Hegoaren eta UPV/EHUren webgunean eskuratu dezakezu edo koordinazio teknikoarekin harremanetan jar zaitezke:

Estíbaliz Madrazo San Emeterio
estibaliz_madrazo001 @ehu.eus
Prestakuntza eta Irakaskuntza Arloa
946 01 7131

Lotutako albisteak