Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

KUBA Bai! ¡Con los pueblos bajo bloqueo!

Data: 2023(e)ko Urriak 26

Hegoak jakinarazpen honekin eta ekintza honekin egin du bat:

“Azaroaren 1ean, asteazkena, Bilbon 12:00etan, hainbat eragile sozialek, sindikatuk eta EHko alderdi politikok bizikleta-karabana deitu dute eta amaieran, 12:30etan, Kubarekiko elkartasun elkarretaratzea, egun horretan Nazio Batuen Batzar Nagusiak egingo duen bozketarekin batera.Aurten ere, Nazioarteko Komunitateak uharteari ezarritako blokeo ekonomikoa, finantzarioa eta komertziala kentzea eskatuko dio AEBko Gobernuari. 31. aldia izango da eta ohikoa denez, bozketa aho batez babestea aurreikusten da, AEBen eta Israelen botoak izan ezik.

Palestinako herriari historikoki elkartasuna adierazi izan diogun bezala Israelgo estatuaren izugarrikeriaren eta basakeriaren mende egoteagatik, Kubako herriari elkartasuna adierazi izan diogu ere, uhartearen aurkako blokeo-politika hamaika milioi kubatar errugaberen baino gehiagoren giza eskubideen urraketa masibo, nabarmen eta sistematikoa dela eta behingoz bertan behera utzi behar dela kontuan hartuta. (…)

Bide batez, ekitaldi honetan azaroaren 16an eta 17an Bruselan Kubaren Blokeoaren aurkako Nazioarteko Auzitegia egingo dela iragarri eta babestu nahi dugu. Ekitaldi sinboliko eta herrikoia da, eta abokatutzako, akademiako, giza eskubideen aldeko aktibismoko eta Nazio Batuetako errelatore independenteak bilduko ditu.

Bestalde, elkartasuna adieraziko diegu Euskadi-Cuba bezalako erakundeei, Uharteari blokeo egitearen aldeko lobby-aren jomugan baitaude eta presio politiko, mediatiko, judizial eta ekonomikoko ekintza larriak jasaten baitituzte. Laster, hainbat ordezkarik kereila kriminal bati aurre egin beharko diote, hainbat urteko kartzela-zigorra eskatuz. Kereila horren helburua erakunde horrek duela hiru hamarkadatik egiten duen garapenerako lankidetzako eta informazio alternatiboko ekintza-lerroak haustea da”.


Informazio gehiago jaso dezakezu eta jakinarazpen osoa irakur dezakezu Euskadi-Kubaren webgunean.

Lotutako albisteak