Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Proiektua Gizarte-eraldaketarako Hezkuntza

Hezkuntza-ekintzatik ikastea etorkizun jasangarriak sortzeko. Eztabaidak, mobilizazioa eta komunikazioa Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren (GEH) VI. Biltzarrari begira

Helburua

Sistema hegemonikoari eta haren joera autoritarioei aurre egiten dien ekintza mobilizatzaile baterako esperientzia baliogarriak aztertzean, eztabaidatzean eta partekatzean sortutako ikaspenak jasotzea, Afrikako, Latinoamerikako eta Europako eragileekin batera.

Deskribapena

Nazioarteko testuinguruan nabarmenak dira ultraeskuinaren gorakada, gatazkak, militarizazioa eta krisi ekosoziala. Horren aurrean, proiektu honek, Afrikako, Latinoamerikako eta Europa eragileekin batera, gizartea aldatzeko ikaspenak jaso nahi ditu.

Proiektuak funtsezko hiru estrategia eta zenbait jarduera ditu:

  • Ikerketa. Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren V. Biltzarrean (2021) ezarritako ildo estrategikoei buruzko ikerketa partizipatibo bat egiteak, bada, hainbat kolektibok eta eragilek egiten duten hezkuntza-praktikaren egoera ezagutzeko aukera emango digu. Zentzu horretan, lurraldeko topaketetan eta GEHren VI. Biltzarrean ere sustatu nahi ditugun eztabaidak egituratzeko oinarri gisa balioko diguten ikaspenak jasotzeko prozesu bat da.
  • Eztabaidatzeko eta elkartzeko eremuak. Espainiako Estatuan lurraldeko lau topaketa eta nazioartean online motako beste hiru garatzea, GEHren VI. Biltzarrean (2027ko azaroan) amaituko den prozesu baten parte gisa. Eremu horiek gaitasunak indartzeko eta kalteberatasunak lantzeko palanka dira, hain zuzen ere, joera ultrakontserbadoreen aurrean hezkuntza-ahalmen handiagoa duten elementu horiek posizionatuko dituen ekintza kolektiboko logika batetik

Honako hauek dira lurraldeko topaketen gaiak eta tokiak:

  1. Unibertsitate kritikoa eta eraldatzailea. Dinamika tokiko-globalak (Bilbo)
  2. Agroekologia eta elikadura burujabetza estraktibismo ekimenen aurrean. Ikuspegi ekosozialak eta feministak (Mérida)
  3. Publikoa defendatzea (hezkuntza, etxebizitza, osasuna, pentsioak…) partaidetza eta antolakuntza krisiari aurre egiteko (Madril)
  4. Memoria historikoa eskubideen ikuspegitik (Iruña)

Nazioarteko online topaketen lan-ardatz nagusia epistemologia kritikoei buruzko hausnarketa izango da::

  1. Kolonbia
  2. Mali
  3. Belgika
  • Ikaspenen sistematizazioa eta komunikazioa. Argitalpenak, podcastak, bideoak eta Hariak aldizkarirako monografikoak sortzea.

Proiektu honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, jardueraren batean parte hartu nahi baduzu, edo Hariak. Hezkuntza emantzipatzailea birsortzen aldizkariaren azken monografikoak jaso nahi badituzu, harpidetu zaitez gure datu-basera, mezu bat bidaliz educacion@hegoa.info helbidera. 

Xehetasunak

  • Iraupena
    01/2026 - 12/2027
  • Herriak
    Euskadi, Colombia, Malí, Bélgica
  • Egoera
    Zabalik

Taldea

Gema Celorio
Gizarte aldaketarako hezkuntza
Amaia del Río
Gizarte aldaketarako hezkuntza
Juanjo Celorio
Irakasle ikerlaria
Andrea Rey López
Gizarte aldaketarako hezkuntza