Carlos Oya-k Txinak Afrikaren industrializazioan duen paperari buruzko hitzaldiarekin emango dio amaiera unibertsitateko master ofizialen ikasturteari
Globalizazioa eta Garapena eta Garapena eta Nazioarteko Lankidetza unibertsitate masterren hamazortzigarren edizioaren itxiera ekitaldia ekainaren 5ean izango da, 18:00etan, Zubiria Etxeko Gradu Aretoan.
Carlos Oya-k, Garapen Ekonomikoan doktorea eta SOAS University of London-eko irakasleak, 2000. urtetik aurrera Txinak Afrikan izan duen inplikazioari buruzko analisi kritikoa helaraziko du master ofizialen ikasturteari amaiera emateko hitzaldian.
Bere liburu berriari aipamena eginez, China for Africa´s Industriation? (Cambridge University Press, 2025), Oyak herrialde asiarrak Afrikan duen rolari begirada bikoitza ematen dio. Alde batetik, ikuspegi ekonomikotik aintzat hartzen ditu finantzaketan, azpiegituraren eraikuntzan eta zuzeneko inbertsioetan izandako eraginak, kontinentean industrializazioaren oinarriak finkatzeko. Bestalde, ikuspegi sozialago batetik, eredu horien mugetan sakontzen du, hala nola, menpekotasunean, desberdintasunean eta lan baldintza prekarioetan. Hori guztia kontuan izanda, Oyak Hegoako masterretako ikasleentzat aproposa den konplexutasun handiko galdera baten inguruan hausnartzen du: zer garapen mota sortzen ari da?
Carlos Oya-ak Afrikako garapen ekonomikoari buruzko hainbat gai jorratzen ditu, bereziki nekazaritza eta industria garapena, enplegua, pobrezia eta garapenerako politika publikoak. Aditua da liberalizazioko eta nekazaritza-erreformako politika ekonomikoan baita landa-eremuko lan-merkatuan ere. Horrez gain, garapenerako laguntzan eta garapenaren metodologien arloan, nazioarteko lankidetzaren praktikak eta politikak bere osotasunean aztertzen ditu. Besteak beste, Senegal, Mozambike, Mauritania, Etiopia, Uganda eta Angolaren eraginetan oinarritzen dira bere lanak.
Hainbat liburuetan parte hartu du: Economic Policies for Growth, Employment and Poverty Reduction: Case Study of Zambia (UNDP, 2006) eta África en marcha. Tradición y modernidad en tiempos de innovación (Antonio Santamariak koordinatua, Los libros de la Catarata, 2019). Bere libururik berriena, aldez aurretik aipatutakoa, China for Africa's Industrialization?
Informazio gehiago:
Hitzaldia Globalizazio eta Garapena eta Garapena eta Nazioarteko Lankidetza masterretako ikasleei zuzenduta dago. Ikasketa horiek egin ez badituzu baina joateko interesa baduzu, jar zaitez harremanetan master ofizialetako koordinazioarekin posta elektroniko honen bidez: hegoa.inst.formakuntza@ehu.eus.
Xehetasunak
-
Hasiera data/ordua2026ko Ekainak 05, 18:00
-
Amaiera data/ordua2026ko Ekainak 05, 19:30
-
HerriaBilbao
Ekitaldiak
Herria: Bilbao
Berriak