AlimentAcción I. Kongresua. Elikadurari eta Hezkuntza Kritikoari buruzko kongresua
BILTZARRA

AlimentAcción I. Kongresua. Elikadurari eta Hezkuntza Kritikoari buruzko kongresua

Elikadurari eta Hezkuntza Kritikoari buruzko I. AlimentAcción Kongresua deitzen dugu, urriaren 15etik 17ra Bartzelonan egingo dena.

Justicia Alimentaria eta Hegoa elkarteok 15 urte daramatzagu hezkuntzaren sektorearekin lan egiten elikadura sistema osasungarriagoa, bidezkoagoa, iraunkorragoa eta irisgarriagoa lortzeko. Gure ustez, elikadura eta hezkuntza funtsezko oinarriak dira gizateriak eta planetak aurrean dituzten krisi anitzak gainditu ahal izateko.

Hortaz, lehen biltzarrerako honako ildo estrategiko hauek planteatu ditugu:

  • Jakintzak eta bizitzak elikatu. Irakaskuntza eta ikerketa esperientziak.

  • Eraldatzen duten erabakiak. Unibertsitate politiken koherentzia.

  • Bere inguruarekin mugitzen den unibertsitatea. Lurraldearekin konprometitzen den unibertsitatea.

  • Hezkuntza-komunitateko harremanak landu. Campuseko bizitza hobetzeko proposamenak.

Hezkuntza kritikoa eta eraldatzailea proposatzean, jakintza eta bizitza guztiak aintzat hartzen eta baloratzen dituen topaketa egingo dugu. Hori dela eta, erakundeak, gizarte mugimenduak, ikasleak, kolektiboak eta, jakina, irakasleak eta ikertzaileak animatzen ditugu beren ekarpenak egitera. Ezagutza ekoizteko modu guztiak kontuan hartzeko helburuarekin, formatu berritzaileak eta askotarikoak onartuko ditugu. Beraz, elikadura eredua eraldatzeko prozesuan duzuen eginkizuna edozein dela ere, ongi etorria izango da.

Laster, ekarpenak egiteko formatuei eta epeei, izena emateko epeei eta beste kontu logistiko batzuei buruzko informazio gehiago helaraziko dizuegu. Momentuz, data hori erreserbatzea eskatzen dizuegu: 2026ko urriaren 15etik 17ra.


Informazio gehiago.




-

Xehetasunak

  • Hasiera data/ordua
    2026ko Urriak 15, 09:00
  • Amaiera data/ordua
    2026ko Urriak 17, 20:00
  • Herria
    Bartzelona