Ertainamerikako erbesteak demokraziaren aldeko borrokari egindako ekarpenari buruzko ikerketaren aurkezpena
AURKEZPENA

Ertainamerikako erbesteak demokraziaren aldeko borrokari egindako ekarpenari buruzko ikerketaren aurkezpena

Datorren ekainaren 18an “Ertamerikako erbestearen profila eta demokraziaren aldeko horren ekarpena: potentzialitateak, mugak eta dilemak” ikerketa aurkeztuko da. Ikerketa honen helburu nagusia Ertamerikako erbestea eragile politiko garrantzitsu bihurtzen lagunduko duen informazioa ematea da.

Aurkezpena lanaren ikertzaile nagusiaren eskutik emango da: Alex Segovia, ekonomilaria,  Red Iniciativa Centroamérica (RED ICA)koordinatzailea eta Universidad de Loyola Andalucía (Fundación ETEA) irakaslea.

Ekitaldian parte hartuko dute, halaber, Ainhoa Zugasti Bilbaok, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako zuzendariak; Irantzu Mendia Azkuek, Hegoa Institutuko (EHU) zuzendariak, eta Rudy Joyak, Euskal Herriko Salvadortar Batzordeko Kuska Sareko kideak.

Giza eskubideen alorrean interesa duen jendearentzat irekita egongo den jarduera, ekainaren 18an burutuko da, 17:00etan, Zubiria Etxeko Gradu Aretoan (Sarriko, Bilbo).

Ekintza hau Hegoak (EHU) eta Kuska Sareak antolatu dute, Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen eta Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren laguntzarekin.


Informazio gehiago jardueraren programan.

Jarduera presentziala eta streaming bidezkoa. Kanala: https://ehutb.ehu.eus/canal1

-

Laguntzaileak

Comité de Solidaridad de Salvadoreñas y Salvadoreños en Euskal Herria

Xehetasunak

  • Hasiera data/ordua
    2026ko Ekainak 18, 17:00
  • Amaiera data/ordua
    2026ko Ekainak 18, 19:30
  • Herriak
    Bilbao, online
  • Intereseko estekak