Ertamerikako topaketa Bilbon: "Alternatibak autoritarismoaren aurrean. Begirada kolektiboa diasporatik eta erbestetik"
TOPAKETA

Ertamerikako topaketa Bilbon: "Alternatibak autoritarismoaren aurrean. Begirada kolektiboa diasporatik eta erbestetik"

Datorren urriaren 24an, Alternatibak autoritarismoaren aurrean: begirada kolektiboa diasporatik eta erbestetik deituriko topaketa ospatuko da Bilbon EHUko Hegoa Institutuak eta Kuska Sareak, Euskal Herriko salvadortarren kolektiboak, antolatuta.

Topaketak Ertamerikako jatorria duten pertsonak bilduko ditu, batez ere, Euskadin eta espainiar Estatuko beste lurraldeetan bizi direnak. Oro har, erbestean edo migrazioan daudenak eta giza mugimenduekin, elkartasunarekin eta giza eskubideen defentsarekin lotuta daudenak. 

Jardunaldi osoan zehar, itxia izango den espazioan, topaketak Ertamerikako egungo egoerari buruzko azterketa eta hausnarketa kolektiboa sortzea du helburu. Militarismoaren eta autoritarismoaren aurrerapenek eta atzerapauso demokratikoek izango dira abiapuntu giza eskubideen urraketa larriez aritzeko, izan ere, eragin sakona dute bai eskualdeko herrialdeetan, bai giza erakunde eta mugimenduetan. Aldi berean, migrazio eta erbestea areagotzen laguntzen dute.

Jarduerak Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen eta Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren laguntza du.

OHARRA: Edukiera beteta. 


Informazio gehiago: 

-

Laguntzaileak

Comité de Solidaridad de Salvadoreñas y Salvadoreños en Euskal Herria - Kuska Sarea

Xehetasunak

  • Hasiera data/ordua
    2026ko Urriak 24, 08:30
  • Amaiera data/ordua
    2026ko Urriak 24, 17:00
  • Herria
    Bilbao