Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

"Insumisas. Mujeres en lucha en el Sáhara Occidental" dokumentalaren estreinaldia
AURKEZPENA

"Insumisas. Mujeres en lucha en el Sáhara Occidental" dokumentalaren estreinaldia

Marokok okupatutako Sahara Mendebaldeko lurraldeetan emakumeek jasandako indarkeriak erregistratzeko eta salatzeko Insumisas-ek giza eskubideen defendatzaile sahararren lana dokumentatzen du. Bortxaketa horien basakeriaren eta metodoen krudelkeriaren aurrean, filmak emakume sahararrek bidegabekeriaren eta ahanzturaren aurkako borroka historikoan izan duten indarra eta tinkotasuna irudikatzen du.

Laura Dauden brasildarra eta Miguel Ángel Herrera kolonbiarra zuzendari dituela, Insumisas 25 minutuko dokumental laburra da. Hura Hegoa Institutuak egin du eta Forward Films etxeak produzitu du, Euskal Fondoa-ren finantziazioarekin.

Dokumentalaren proiekzioaren ostean, Hegoaren zuzendari den Irantzu Mendia Azkue ikertzaileak Gertatutako guztia argitan jarri txostenaren ondorio nagusiak azalduko ditu. Ondoren, Pilar Kaltzada kazetariak El Ghalia Djimi defendatzaile sahararraren eta Laura Dauden zuzendariaren arteko mahai-inguru bat moderatuko du.

Aurkezpen-jarduera hura Euskal Fondoaren babesa du, baita Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritzaren eta Bilboko Udalaren laguntza ere.


ESTREINALDIA

Maiatzaren 4an, 19:00etan.
Golem Alhondiga zinemetan (Azkuna Zentroa, Moyua e Indautxu metroak). Bilbo.
Sarrera doan, tokia bete arte.


Informazio gehiago berri honetan.

Xehetasunak