Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzari buruzko VII Jardunaldiak: Mugimendu Sozialen eta GGKE-en arteko artikulazioaren erronkak
JARDUNALDIA

Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzari buruzko VII Jardunaldiak: Mugimendu Sozialen eta GGKE-en arteko artikulazioaren erronkak

Apirilaren 17an, Euskadiko GGKE-en Koordinakundeak, Hegoa Institutuarekin eta eLankidetza-Lankidetzako eta Elkartasunerako Euskal Agentziarekin batera Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzari buruzko VII Jardunaldiak antolatu ditugu. Hitzordua Gasteizko Europa Biltzar Jauregian izango da, 09:00etatik 17:30era.

(H)ABIAN 2030 estrategian agertzen diren 6 indar-ideiak landu ondoren eta aurreko edizioetan egindakoari buruz hausnartu ostean, zazpigarren edizio honetan ziklo berri baten aurrean gaude. Oraingoan, ardatz horien inguruan banaka lan egiten jarraitu nahi dugu; hala ere, ideia horietako bakoitza Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzak egun dituen erronka batzuekin lotuko da. Horregatik guztiagatik, landutako lehen ideia (subjektuei laguntzea) oinarri hartuta, jardunaldien izenburua Mugimendu Sozialen eta GGKE-en arteko artikulazioaren erronkak gizarte eraldaketan izango da.

Izen-emateak: hemen, apirilaren 10a arte.

Egitaraua:

9:00-9:15 Ongietorria eta inskripzioen erregistroa

9:15-11:30 Hasierako hizketaldia:

  • Ana Esther Ceceña Martorella: Mexikar nazionalitatea duen ekonomialaria, geopolitikan aditua. Doktorea da Nazioarteko Harreman Ekonomikoetan, Parisko Unibertsitatean (Paris I-Sorbona); gaur egungo menderatze- eta erresistentzia-prozesuak aztertu, teorizatu eta kartografiatzeaz arduratzen den Geopolitikako Behatoki Latinoamerikarreko koordinatzailea da. Haren lanek askotariko gaiak jorratzen dituzte, hala nola baliabide naturalak, gizarte-mugimenduak, militarizazioa eta mundu-hegemonia. Chiapas aldizkariaren zuzendari izan zen 1994tik 2004ra. Ongi Bizi kontzeptuaren esparru teorikoaren eraikuntzan ari da lanean.

  • Itziar Gandarias Goikoetxea: Feminista, Bilbon jaioa, eta Gizarte Psikologian doktorea, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, honako tesi honekin: Guztiok aske izan arte: emakume migratzaileen eta euskal emakumeen kolektiboen arteko artikulazioen eraikuntzaren esparruko topaketa, tentsio eta erronkak. Gaur egun, Deustuko Unibertsitateko Psikologia Saileko irakasle eta Gizartean Esku Hartzearen Psikologia Unibertsitate Masterraren zuzendaria da. Haren ikergai nagusiak hauek dira: gizarte-bazterketa eta generoa, metodologia feministak eta intersekzionalitatearen teoria eta praktika. Bi haur txikiren ama da, eta, azkenaldian, haurrak hazten dihardu batez ere; ahal duenean, Mujeres del mundo Babel, Munduko Emakumeak elkartean parte hartzen du; 1999an jaio zen erakunde hori, eta hainbat kultura eta kontinentetatik datozen eta Bizkaian bizi diren emakumeek osatzen dute.

Moderatzailea: Jon González de Reparaz (Euskadiko GGKE-en Koordinakundea)

11:30-12:00 Etenaldia kaferako

12:00-14:00 Mugimendu Sozialen eta GGKE-en arteko artikulazio-esperientzia zehatzak

  • Martin Etxea (Mundubat). Martin Etxea, Gallarta (Bizkaia) Mundubateko Gizarte Ekintza Sailaren egoitza- eta komunitate-proiektua da; beren egoera sozioekonomikoagatik edota nazioarteko babesa behar dutelako beren herrialdetik irten behar izan duten pertsonak bizi dira etxe horretan.

Hizlaria: Eneko Gerrikabeitia Zenarrutzabeitia

  • Aigua és vida plataforma (Enginyeria Sense Fronteres-Katalunia). Jatorri askotako mugimenduek osatzen dute, eta Katalunian urraren politika eta kudeaketa integrala sektore publikoak egin dezan lortzea dute xede, bai eta gizarte zibilak horretan parte hartzea eta kontrolatzea ere, zerbitzuaren kalitatearen eta kalitate demokratikoaren berme gisa.

Hizlaria: Aura Vidal Carrasco

  • Zer jaten dute gaizki jaten dutenek EAEn (Baladre Koordinakundea). Periferian bizi diren (bizirauten duten) kolektiboek beharrezko jotzen dute beren alternatibak eraikitzeko planteamendua egiten duen proposamen bat, bezerokeriatik, baldintzapeko egoeretatik eta karitatetik aldenduz eta merezi duen tokian jarriz elikadura; izan ere, oinarrizko eskubidea da, eta horretan ari gara lanean, landa-ingurunean eta hiri-ingurunean, helburu zehatz batekin: elikadura-burujabetza.

Hizlaria: Isa Álvarez Vispo

Moderatzailea: Arantza Chacón Ormazabal (Zehar-Errefuxiatuekin)

14:00-15:00 Mokaduak jateko tartea

15:00-16:30 Talde-lana

16:30-17:00 Landutakoa bateratzea osoko bilkuran

17:00-17:15 Azken iruzkinak, Ana Esther Ceceña Martorellaren eskutik

17:15-17:30 Jardunaldien ebaluazioa

-

Xehetasunak