Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Nola eraldatu gure elikadura-espazioak?
WEBINARIO

Nola eraldatu gure elikadura-espazioak?

Zure elikadurak kezkatzen zaitu? Hurbileko elikadura osasungarri eta jasangarri baten aldeko apustua egin nahi duzu, baina ez dakizu nondik hasi? Zure ustez, zure lantokiko edo erakundeko jantokiak eraldatu beharko lirateke, baina zaila iruditzen zaizu? Berri on bat dugu zuretzat!

Azaroaren 12an Nola eraldatu gure elikadura-espazioak? izeneko webinariora gonbidatzen zaitugu. Topaketa birtual honetan elikagaien trantsizio prozesuak edozein esparrutan (erakundeak, egoitzak, unibertsitateak, elkarteak, aisialdiko taldeak, sindikatuak, etab.) bultzatzeko garrantzitsutzat jotzen ditugun ikaskuntzak partekatuko ditugu.

Prozesu hori Alimentar es educar [Elikatzea heztea da] programaren parte da. Ekimen honen baitan, hainbat autonomia-erkidegoko Ikasleen Gurasoen Elkarteak (IGE) beren ikastetxeetan elikadura-trantsizioa bultzatzen lagundu ditugu.

Guía práctica de transición alimentaria [Elikagaien trantsizioko gida praktikoa] aurkeztu ez ezik elikagai-trantsizioko prozesua gida dezaketen urratsak aztertuko ditugu: diagnostikoetatik, sentsibilizazio- eta prestakuntza-proposamenetaraino. Horrez gain, elikadurarekin lotutako aldaketa txikiak zein eskala handiko transformazioei buruz hausnartuko dugu. Hori guztia estrategikoak diren gaiak ahaztu gabe, hala nola: artikulazioa, sare lana edo intzidentzia politikoa.


Informazio gehiago: https://alimentareseducar.org

Izen-ematea: https://bit.ly/espaciosalimentarios 

*Topaketa gaztelaniaz izango da.

 

Xehetasunak

  • Hasiera data/ordua
    2024ko Azaroak 12, 17:00
  • Amaiera data/ordua
    2024ko Azaroak 12, 18:00