Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Cauca Iparraldeko emakumeen ahalduntzerako eta autonomia ekonomikorako prestakuntza eta esperientzien truke berria Euskadin

Data: 2023(e)ko Apirilak 21

Cauca iparraldeko (Kolonbia) erakundeetatik etorri diren hamar emakumez osatutako talde berri bat Euskadin egongo da apirilaren 28ra arte, Hegoa (UPV/EHU) eta Lanki (Mondragon Unibertsitatea) institutuekin batera abiarazitako prestakuntza-programa batean.

Jarduera hori Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak babestutako proiektu baten barruan kokatzen da, Caucan emakumeak eta emakumeen erakundeak ahalduntzeko gaitasunak garatzeko jomugarekin.

Prozesu hau 2022an hasi zen, Santander de Quilichao udalerrian (Cauca), diploma batekin, 20 erakundetako 40 emakumerekin baino gehiagorekin. Prestakuntza Caucako Unibertsitateko irakasleekin eta toki-erakunde aliatu bazkideekin –zehazki, Corporación Ensayos izeneko eta Caucan kokatutako GKE feministarekin eta Universidad Javeriana de Cali unibertsitateko Instituto de Estudios Interculturales (IEI) entitatearekin– eman zen.

Orain, prestakuntza-prozesuak aurrera jarraitzen du Euskadin, bigarren taldearen bisitarekin; lehenengo taldea 2022ko urrian izan zen Euskadin. Honako hauez osatuta dago prestakuntza: batetik, Hegoa eta Lanki institutuekin ikasgelan egiten diren saioak, interesdunek euren ekoizpen-proposamenetan aurrera egin dezaten; eta bestetik, euskal emakumeen kooperatiba eta erakundeetarako bisitaldiak, ekoizpeneko eta ekonomia sozial eta solidarioko ekintzailetzekin.

Emakumeek aurrerapen handia izan dute euren ekoizpen-proposamenetan Cauca Iparraldean partekatutako laguntza teknikoari esker, erakunde indigenetatik eta FARCeko borrokalari ohien kooperatibetatik datoz eta nekazariak eta afrokolonbiarrak dira. Euskadin ekoizpen-ekimen solidarioak, feministak eta elikadura-subiranotasunaren aldekoak ezagutu nahi dituzte, eta, testuinguruak desberdinak diren arren, elkarreragina interesatzen zaie, esperientziak trukatze eta elkarrengandik ikaste aldera.

Truke-bisiten artean, honako hauek nabarmentzen dira: Sustraiak Catering (Santutxu); Emakumeen Txokoa, ADR URKOME eta Elika Gunea (Azpeitia); Lakari (Zarautz); Belaze Zaporeak (Argiñeta, Elorrio); ornamentazio-berotegiak (Meñaka); Bizkaigane abeltzaintza-kooperatiba (Errigoiti); Maskilu Kontserbak (Zeberio); Artea proiektua eta Basoa proiektua, Pachamama Amalurra, ADR Añana eta coworkinga (Kuartango). Gainera, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziarekin topaketa bat egongo da Gasteizen, eta bilerak EHNE, Etxaldeko Emakumeak eta REAS Euskadi entitateekin, besteak beste.

Lotutako albisteak