Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Michela Accerenziren "Gorputz-politikak, hilekoa eta garapenerako lankidetza" tesiaren defentsa

Data: 2023(e)ko Ekainak 20

Apirilaren 28an, UPV/EHUko Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, Michela Accerenzi doktoregaiaren tesia defendatu zen “Gorputz-politikak, hilekoa eta garapenerako lankidetza. Kasu azterketa bat Santa Rosa de Copánen, Honduras” izenburuarekin. 

Zuzendariak Mari Luz Esteban Galarza, Mertxe Larrañaga Sarriegi eta Irantzu Mendia Azkue izan ziren.Accerenzik "Garapenari buruzko azterlanak" doktorego-programa egin zuen, eta bere tesia UPV/EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailari atxikita dago. Epaimahaiko kideak hauek izan ziren: Cristina Larrea Killinger (Bartzelonako Unibertsitatekoa), Mari Luz de la Cal (UPV/EHUkoa) eta Mª Luz Ortega Carpio (Loyola Unibertsitatekoa).

Accerenzik lortutako kalifikazioa Cum Laude Aipamen Bikaina izan zen eta Aparteko Saria jasotzeko aukera izan zuen.

Gaia

Garapenerako lankidetzako esku-hartzeek gorputza itzalpean nola jarri duten erakusten duen adibide bat hilekoaren kasua da. Azken urteotan, gaia Asiako eta Afrikako esku-hartzeetan sartzeko lehen saiakerak egiten hasi dira, baina horiek ur eta saneamendu programen eremuan hilekoaren higienearen kudeaketan zentratu dira, nesken eskola-ausentismoa murrizteko. Mendebaldeko herrialdeen mezu nagusiari jarraiki, sektore horrek emakumeen gorputzaren ikuspegi medikalizatua erreproduzitu du, neskatoak prekarioak direla adierazita, emakumeen gorputza zikina eta eremu pribatuan kudeatu beharrekoa dela indartuz.Esku-hartze horien analisi feminista deskoloniala egin ondoren, Accerenzik Santa Rosa de Copánen (Honduras) egindako kasu-azterketa bat sartu du.


Ikusi webgune honetako tesien atalean.

Lotutako albisteak