Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

“Insumisas” 15 bat zinemaldi eta proiekzio independentetan ikusi ahal izango dugu hurrengo hiru hilabeteetan

Data: 2023(e)ko Irailak 27

Hurrengo asteetan, Insumisas. Mujeres en lucha en el Sáhara Occidental dokumentala hainbat instituziok eta gizarte erakundek antolatutako 15 bat zinemaldi, jardunaldi eta proiekzio independentetan ikusi ahal izango dugu.

Urrian zehar honako hauetan izango dugu: 4an, Seixaleko (Portugal) FiSahara jaialdian; 5ean, Festival de Cine Comprometido de Guadalajara jaialdian eta, 15ean, Barilocheko (Argentina)  36º Encuentro Plurinacional de Mujeres y disidencias topaketan. Urriaren 19an, Jaima de Tiris elkarteak Berlinen proiektatuko du dokumentala. “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiaren esparruan ere proiektatuko da, urriaren 20an Bilbon eta 25ean Gasteizen.

Azaroan eta abenduan zehar hainbat proiekzio daude programatuta Pontevedran, Ondarroan, Badajozeko Villafranca de los Barros herrian, Santanderren, Gironako La Bisbal d’Empordà herrian, Tarragonan eta Terrassan.

Orain arteko ibilbidea

Bilbon maiatzaren 4an egindako estreinaldiaren ostean, Insumisas Bolivian, Madrilen, Sevillan, Bartzelonan, Huescan, Berlinen eta Ponferradan egindako zinemaldietan proiektatu da. Boliviako Sucre hirian ospatutako giza eskubideei buruzko nazioarteko zinemaldiaren 19. edizioan dokumentalak Ojo Internacional aipamen berezia lortu zuen.

Gainera hainbat erakundek eta instituziok proiekzio independenteak egin dituzte Bilbon, Gasteizen, Palmenlan (Portugal), Chilen, Buenos Airesen eta San Martinen (Argentina). 

Informazio gehiago:

Laura Daudén brasildarrak eta Miguel Angel Herrera kolonbiarrak zuzendutako Insumisas dokumentala Hegoa Institutuak egin du eta Forward Films etxeak produzitu du, Euskal Fondoa – Tokiko Euskal Lankidetza Erakundeen Elkartearen finantziazioarekin.

Lotutako albisteak