Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Hegoak bat egiten du azaroaren 30erako deitutako Greba Feminista Orokorrarekin

Data: 2023(e)ko Azaroak 29

Hegoa Institututik "zaintzarako eskubide kolektibo baten alde" gauden eienean, Denon Bizitzak Erdidunean plataformak azaroaren 30erako deitutako Greba Feminista Orokorrarekin bat egitea erabaki dugu.

Gaur egungo zaintza-sistema (bizitzari eusteko beharrezkoak diren lan guztiak biltzen dituena) jasanezina da, bidegabea, eta ez du merezi duen errekonozimendua ez maila sozialean, ez politikoan eta ez ekonomikoan. Zainketa gehienak, ikusezinak eta prekarizatuak, emakumeei dagozkie, bereziki prekarizazio balditza handienean dauden emakumeei.

Hori dela eta, Hegoa Institututik herri-ekimen hau babesteko beharra ikusten dugu. Greba-egunaz gain, Herri Akordio bat lortzea helburu duena zaintza-sistema publiko-komunitario bat abian jartzeko helburuarekin. Azken asmoa, leloak dioen arabera "zaintzak irauli dena eraldatzeko" izango litzateke.

Sistema hau pandemiaren garaian sortutako parte-hartze sozialaren bidez eraikitako proposamena da, Denon Bizitzak Erdigunean plataformatik sustatu dena, Euskal Herriko Mugimendu Feministak (EHMF) buru izanik, eta auzo- eta herri-batzordeen bidez egituratu dena.

Maila publikoan, zerbitzuen pribatizazioarekin amaitzeko eta egungo sistema indartzeko beharra nabarmentzen da. Premiazko beste gai batzuen artean, etxeko eta zaintzako langile guztientzat lan-baldintza duinak ziurtatzeko beharra aipatzen da, besteak beste, honako neurriak sustatuz: "interna" moduko lana desagerraraziz, emakume migratu askok enplegu duina lortzea eragozten duen atzerritartasun-legea indargabetuz eta etxeko lanak Lanaren Erregimen Orokorrean sartuz (LANEren 189. Hitzarmenenean adosturakoaren arabera).

Komunitate-mailan, komunitatearen inplikazio handiagoa lortu nahi da, bai eta pertsona guztiek dagokien "zaintza-kuota" beren gain hartzea ere. Gaur egun, ez zaintzea pribilegio bat da eta pribilegio horretaz, batez ere, gizonek baliatzen dira, askotan, inguruko emakume baten gain usten dutelako zaintzen ardura. Baita zaintza lanak egiteko beste pertsona bat ordaindu ahal duten pertsonek, askotan egoera prekarizatuago batean dagoen emakume bat kontratatuz.

Hegoan badakigu zainketen dimentsioa erakunde mailan txertatzeko erronkaz. Horregatik, Erakunde Aldaketa Feministarako Ekintza Planaren barruan, zaintza kolektiboko estrategia feministak ezartzeko prozesu bat jarriko dugu abian. Hain zuzen, bizitzaren iraunkortasunera bideratutako lan-ereduaren inguruan gogoetak eta baita ekintzak ahalbidetzeko.


Greba Feminista Orokorrari eta Herri Akordioaren aldarrikapenei buruzko informazio gehiago, hemen.

Hegoaren Erakunde Aldaketa Feministarako Ekintza Planari buruzko informazio gehiago, hemen.

Gaiak

Lotutako albisteak