Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Proiektua Gizarte-eraldaketarako Hezkuntza

Hezkuntza kritikoaren prozesuei laguntzeko hausnarketak, eztabaidak eta proposamenak. Gizarte-eraldaketarako Hezkuntzaren V. Biltzarra

Helburua

Kultura kritiko eta akademikoaren eta ekoizpen sozialaren arteko elkarrizketak ezartzea, subjektu kritikoen eskuratzea indartzeko eta ekintza askatzailerako zentzu berriak proposatzeko.

Deskribapena

Proiektu horrek honako hauek lortzen lagundu zuen:

1. Unibertsitate komunitateari laguntzen, gizarte-eraldaketara eta beste mundu posible batzuen ekarpenetara bideratutako ekintza ikertzailea garatzeko.

Jomuga hori zela eta, hainbat mintegi antolatu ziren GAL/MALen eraketan ikasleei laguntzeko eta horiek hezkuntza askatzailearen ikuspegitik lantzeko, "Gizarte-konpromisoa ikerlan akademikoetan" izenburuarekin.

2. Hainbat subjekturekin topaketa guneak bultzatzea, bizitzen ari garen gizarte eta kultura prozesu kezkagarriei aurre egiten dieten estrategiak berriro definitzeko.

Horretarako, prestakuntzako topaketen prozesua diseinatu zen, Gizarte-eraldaketarako Hezkuntzaren V. Biltzarraren ildoak ezartzeko balio izan zuena.

  • “Mugimendu feministen eta lankidetza eraldatzailearen mugimenduaren esperientzia” topaketa (Bilbo, 2020ko irailaren 18a. Aurrez aurrekoa). Ikusi topaketaren kontalariza.
  • “Ikuspegi ekosoziala, landa-eremuak bizi-lurralde gisa” topaketa (Galizia, 2020ko azaroaren 6a. On line). Ikusi topaketaren kontalariza.
  • “Auzo-elkarteak eta autokudeaketa-esperientziak, hiriko bizitza bizigarriari beste begirada bat” topaketa (Madril, 2021eko urtarrilaren 29a. On line). Ikusi topaketaren kontalariza.
  • “Hegoaldeko muga, migratuen eta errefuxiatuen eskubideak" topaketa (Melilla, 2021eko otsailaren 26a. On line). Ikusi topaketaren kontalariza.

Informazio gehiago hemen.

3. Subjektu kritikoen elkarrizketatik abiatuta, ekoizpen akademikoaren eta sozialaren esparrutik sortutako zentzu berriak, ezagutzak eta esperientziak eraikitzea.

2021eko azaroaren 18an, 19an eta 20an Gasteizen Gizarte-eraldaketarako Hezkuntzaren V. Biltzarra antolatu zen.

Gainera, www.congresoed.org/eu biltzarraren webgunean ekitaldiaren informazio guztia duzu eskuragarri, honako hauek barne:

Proiektu honen baitan, Hariak aldizkariaren hiru monografiko ere argitaratu genituen. Hezkuntza emantzipatzailea birsortzen (gaztelaniaz eta euskaraz).

Xehetasunak

  • Iraupena
    06/2019 - 12/2021
  • Herria
    Euskadi
  • Egoera
    Itxita

Taldea

Amaia del Río
Gizarte aldaketarako hezkuntza
Gema Celorio
Gizarte aldaketarako hezkuntza
Juanjo Celorio
Irakasle ikerlaria
Iris Murillo Hidalgo
Gizarte aldaketarako hezkuntza