Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Kasu-azterketak, aurrerapenak eta koordinazioak eskualde andetarreko trantsizio ekosozialei buruzko proiektuan

Data: 2024(e)ko Otsailak 20

Bi sistematizazio egin ziren Ekuadorren urtarrilaren amaieran: batetik, Cayambeko (Pichincha) ekoizle agroekologikoen kontseilu kantolana eta, bestetik, Cooperativa Sur Siendo Redes y Sabores-en elikagai agroekologikoak merkaturatzeko zirkuitu motzak.

«ESSren tokiko ekosistemetan gaitasunak eta aliantzak indartzea, eskualde andetarreko lurraldeetako trantsizio ekosozialetan laguntzeko» proiektuaren barruan sartzen dira bi sistematizazio horiek. Bada, eLankidetzak finantzatu du proiektu hori eta, Hegoa institutuaz gain, tartean daude ere Boliviako, Kolonbiako, Ekuadorreko eta Peruko beste unibertsitate eta kooperatiba batzuk. Ikerketa-proiektu honen paraleloan, herrialde andetarretako lurraldeetako erakunde, kooperatiba eta mugimendu sozialen gaitasunak indartu nahi ditu proiektuak.

Jarduera honetan zehazki, Unai Villalva UPV/EHUko irakasle eta Hegoako ikertzaileak parte hartu du, Ekuadorreko Unibertsitate Zentraleko (UCE) ESSren taldeko irakasle eta ikertzaileez gain. Unai Villalba bertan izan den bitartean (2024ko urtarrilaren 15etik 29ra), Cayambeko Kontseiluko emakumeek eta kooperatibako nagusiek sistematizazio-tailerretan parte hartu dute, eta horiekin egin da lanketa.

Hego Amerikako Landa Garapenerako Institutuko (Bolivia) Jhaquelin Dávalosen bisita

Otsailaren 13tik 16ra, gurean izan da Jhaquelin Dávalos, Hego Amerikako Landa Garapenerako Institutuko (IPDRS) Boliviako Chacos eskualdeko proiektuen eta prestakuntza-programen arduraduna.

Macharetín (Chuquisaca) egiten ari diren sistematizazioa partekatu zuen Jhaquelin Dávalosek Hegoako IRIekin eta talde teknikoarekin.

Gainera, online bilerak egin ziren gainerako herrialde andetarretan proiektuaren erreferente diren pertsonekin, prestakuntza-prozesurako. Horrez gain, diseinu- eta komunikazio-proposamenak partekatu ziren Hego Amerikako Landa Garapenerako Institutuaren barne-ikaskuntzako plataforma digitalei eta Hegoaren liburutegi digitalari eta dokumentazio-zentroari dagokienez.

Kasu-azterketen bi sistematizazio egin ziren Ekuadorren urtarrilaren amaieran: batetik, Cayambeko (Pichincha) ekoizle agroekologikoen kontseilu kantolana eta, bestetik, Cooperativa Sur Siendo Redes y Sabores-en elikagai agroekologikoak merkaturatzeko zirkuitu motzak.

«ESSren tokiko ekosistemetan gaitasunak eta aliantzak indartzea, eskualde andetarreko lurraldeetako trantsizio ekosozialetan laguntzeko» proiektuaren barruan sartzen dira bi sistematizazio horiek. Bada, eLankidetzak finantzatu du proiektu hori eta, Hegoa institutuaz gain, tartean daude ere Boliviako, Kolonbiako, Ekuadorreko eta Peruko beste unibertsitate eta kooperatiba batzuk. Ikerketa-proiektu honen paraleloan, herrialde andetarretako lurraldeetako erakunde, kooperatiba eta mugimendu sozialen gaitasunak indartu nahi ditu proiektuak.

Jarduera honetan zehazki, Unai Villalva UPV/EHUko irakasle eta Hegoako ikertzaileak parte hartu du, Ekuadorreko Unibertsitate Zentraleko (UCE) ESSren taldeko irakasle eta ikertzaileez gain. Unai Villalba bertan izan den bitartean (2024ko urtarrilaren 15etik 29ra), Cayambeko Kontseiluko emakumeek eta kooperatibako nagusiek sistematizazio-tailerretan parte hartu dute, eta horiekin egin da lanketa.

Hego Amerikako Landa Garapenerako Institutuko (Bolivia) Jhaquelin Dávalosen bisita

Otsailaren 13tik 16ra, gurean izan da Jhaquelin Dávalos, Hego Amerikako Landa Garapenerako Institutuko (IPDRS) Boliviako Chacos eskualdeko proiektuen eta prestakuntza-programen arduraduna.

Macharetín (Chuquisaca) egiten ari diren sistematizazioa partekatu zuen Jhaquelin Dávalosek Hegoako IRIekin eta talde teknikoarekin.

Gainera, online bilerak egin ziren gainerako herrialde andetarretan proiektuaren erreferente diren pertsonekin, prestakuntza-prozesurako. Horrez gain, diseinu- eta komunikazio-proposamenak partekatu ziren Hego Amerikako Landa Garapenerako Institutuaren barne-ikaskuntzako plataforma digitalei eta Hegoaren liburutegi digitalari eta dokumentazio-zentroari dagokienez.



Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu «ESSren tokiko ekosistemetan gaitasunak eta aliantzak indartzea, eskualde andetarreko lurraldeetako trantsizio ekosozialetan laguntzeko» proiektuaren fitxa.

Lotutako albisteak