
Plastikoak gure organismoan?
"Ez gara kontziente zenbateraino plastikoak, ingurunean eta ekosistemetan egoteaz gain, gure organismoaren barruan ere badaudela", ziurtatu zuten Hobeto bizitzeko, plastikorik ez! mintegi birtualera gonbidatutako adituek.
Familiei zuzendutako mintegi hau, 2024ko ekainaren 11n burutu zena, Justicia Alimentaria-k eta Hegoak bultzatutako Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat datorren elikadura osasuntsua eta jasangarria sustatzeko Guraso-eskola izeneko hitzarmenaren ekintzen barruan kokatzen da. Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren (AECID gaztelaniazko siglen arabera) finantzazioari esker sustatutako hitzarmenaren barruan, hain zuzen.
Plastikoak gure eguneroko bizitzaren parte dira; ozeanoetan daude, gure zoruetan, gure etxeetan, elikaduran... Plastikoen erabilera murriztearen beharraz geroz eta sentsibilizatuago egon arren, ez gara jabetzen gure osasunean eragiten dituen ondorioez, ziurtatu zuen webinarioan Medikuntzan eta Kirurgian doktorea den Nicolas Oleak. Aipatzekoa da Olea disruptore endokrinoetan aditu handienetariko bat dela (disruptore endokrinoak, giza hormona-sisteman interferitu dezaketen substantzia kimikoak dira).
Ekitaldiak elkarrizketa interesgarria eskaini zuen Olearen eta Olga Leralta, Granadako Ikasleen Gurasoen Federazioko (FAMPA Alhambra) kidearen artean. Bi espezialisten arteko elkarrizketari esker, petroliotik eratorritako materialek osatzen duten osagai kimiko toxikoek giza osasunean duten eraginaz sakondu ahal izan zuten parte-hartzaileek. Adituen arabera, sustantzia horiek sortzen dituzten alterazioak gazteengan bereziki dute eragina.
Beste datu bitxi batzuen artean, substantzia toxiko horiek gure organismoan arnasaren, dermatologiaren eta digestioaren bidez sartzen direla adierazi zuten adituek. Izan ere, mikro eta nanoplastikoak, guretzat hautemanezinak diren arren, arnasten dugun airearen, ukitzen ditugun substantzien eta kontsumitzen ditugun elikagai eta edarietan daude.
Arazo larri horri buruz sentsibilizatzeko eta, aldi berean, aurre egiteko asmoz, Oleak eta Leraltak hainbat estrategia eskaini zituzten gure bizitzetan plastikoen presentzia ekiditeko edo, gutxienez, murrizteko. Besteak beste, gure kontsumo-ohiturak berrikustearen garrantzia azpimarratu zuten eta, horretarako, zenbait neurri errazak proposatu zituzten, hala nola, nekazaritza-produktu ekologikoen kontsumoari lehentasuna ematea edota fruta eta barazki plastifikatuen kontsumoa saihestea.
Webinarioa eta jarduera hau kokatzen den proiektuari buruzko informazio guztia Alimentar es educar webgunean daude eskuragarri.
Lotutako albisteak




