Behartutako desagertzearen aurkako lanaren aurrerapenei eta atzerapenei buruz hausnartzen
Abenduaren 2an Behartutako Desagertzeari buruzko Mintegia egin genuen Bilbon (Basoko Etxea, UPV/EHU). Jarduera horretan parte hartu zuten haien senideen bilaketan eta justizia aldarrikatzen jarraitzen duten familiarrak: Alejandra Cabrerak, Guatemalako Estatuak desagertutako aitaren alabak, eta Gloria Guzmanek, El Salvadorko Estatuak desagertutako amaren, aitaren eta anaiaren alabak, bi kasuetan 1980ko hamarkadako behartutako desagerpenak direlarik.
Era berean, desagertze behartuaren aurkako lanaren aurrerapenei eta atzerapenei buruzko hausnarketa partekatu zuten hiru adituk: David Morales, El Salvadorreko Cristosal erakundeko Justizia Trantsizionalaren arloko koordinatzailea, El Mozoteko Sarraskiaren kasuan eta beste batzuetan kereila jarrita duena; Carlos Martin Beristain, Kolonbiako Egiaren Batzordearen Komisionatu ohia eta orain Bilaketa Sistema Nazionaleko Aholku Batzordeko kidea, eta Francisco Etxeberria, Aranzadi Zientzia Elkarteko Antropologia Forentseko Taldekoa eta UPV/EHUko irakaslea.
Mintegian hainbat arlotako 35 pertsona (akademia, kooperazioa, elkarte feministak, etab.) eta desagertze behartuaren biktimen senideak izan ziren, erbestetik gizateriaren aurkako delitu horrengatik egia eta justizia bilatzeko lanean ari direnak.
Esta iniciativa se enmarca en el siguiente proyecto subvencionado por eLankidetza - Agencia Vasca de Cooperación y Solidaridad: “Fortalecimiento de defensoras del derecho a la Verdad, Justicia y Reparación con enfoque de género y local-global. Intercambio de aprendizajes, formación y creación de recursos pedagógicos”.
Argazkiak:
-