Prestakuntzako eta intzidentzia politikoko programa, Cauca Iparraldeko (Kolonbia) erakunde indigenei, afrokolonbiarrei eta nekazariei zuzendua
2021eko azaroaren 21etik abenduaren 3ra Bilbon, Donostia-San Sebastianen eta Vitoria-Gasteizen prestakuntzako eta intzidentzia politikoko programa bat antolatuko da, babes kolektiboko mekanismoei, alerta-ekintza goiztiarreko sistemei eta giza eskubideen defentsei buruz, Cauca iparraldeko (Kolonbia) erakunde indigenei, afrokolonbiarrei eta nekazariei zuzendua.
Programan, hamabi pertsonak (zazpi emakume eta bost gizon) hartzen dute parte, guztiak ere giza eskubideen esparruko Cauca Iparraldeko liderrak. Besteak beste, Kabildo Indigenen Elkartekoak (ACIN), Kontseilu Komunitarioen Elkartekoak (ACONC), Guardia Indigena eta Guardia Cimarrona direlakoen koordinatzaileak, Caldonoko Kabildoen Elkartekoak, Toribioko Nasa Proiektukoak, eta ANUCekoak, Ensayos Korporazioaren laguntzarekin.
Giza eskubideen urraketaren, erailketen eta mehatxuen aurka egiten duten Cauca iparraldeko erakundeen segurtasun- eta babes-gaitasunak indartzeko egiten da programa hau, eta bake-prozesua babesteko intzidentzia politikoko planarekin. Irakaskuntza-saioez gainera, aurreikusita daude euskal erakunde publikoekin elkarrizketak egitea (GLEA, Eusko Legebiltzarra, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundiak), bai eta komunikabide, unibertsitate eta GGKE-ekin ere.
Programa hau Hegoa Institutuak (UPV/EHU) antolatzen du erakunde hauekin: Mondragon Unibertsitateko Lankidetzaren Ikertegia, Corporación Ensayos eta Instituto de Estudios Interculturales de la Universidad Javeriana de Cali (Colombia). Hu Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia (GLEA) finantzatzen du PRO19K2-003 “Eragile sozialak indartzea, lurralde-bakea eta eredu ekonomiko alternatiboak eraikitzeko” proiektuaren barne.
Proiektu honen testuinguruan, 2021eko irailaren 19tik urriaren 9ra, beste prestakuntza-ikastaro espezializatu bat egin zen Euskadin, Cauca iparraldeko hamar pertsonarekin (sei emakume eta lau gizon); landa-garapen iraunkorrari eta ekonomia sozial solidarioari buruzkoa izan zen, eta euskal nekazaritza sektoreko erakundeekin egin zen. (Argazkia).