Data: 2022(e)ko Apirilak 06

Zabalik Hegoa eta UPV/EHUk koordinatutako master ofizialetan aurrez izena emateko epea

Nazioarteko Garapen eta Lankidetzako Master Ofizialean eta Globalizazio eta Garapeneko Master Ofizialean izena emateko epea maiatzaren 14ra arte egongo da zabalik, biak Hegoa Institutuak eta UPV/EHUko Ekonomia Aplikatuko Sailak koordinatuta.

Garapenerako eta Nazioarteko Lankidetzarako Master Ofiziala garapenerako nazioarteko lankidetzan espezializatutako langileak prestatzera bideratuta dago batez ere. Oinarrizko erreferentziatzat ekitatea, pobreziaren aurkako borroka, giza garapena eta iraunkortasuna ditu. Master honek, gainera, Latinoamerikan, Afrikan, Asian edo Europan garapenerako lankidetza-proiektu batean derrigorrezko praktikak barne hartzen ditu, gutxienez hiru hilabetez eta gehienez sei hilabetez.

Globalizazio eta Garapenari buruzko Master Ofiziala espezializazio akademikora eta ikertzaileen prestakuntzara zuzenduta dago, globalizazioaren eta garapen-prozesuen fenomenoari dagokionez. Diziplinartekoa da, eta Garapenari buruzko Ikasketen (Development Studies) tradizioan kokatzen da.

Bi titulu ofizial horiez gain, Hegoak eta UPV/EHUk Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Emanzipatzailea Masterra koordinatzen dute. Titulu hori campus birtualaren bidez ematen da, eta maiatzaren 23an irekiko da aurrez izena emateko epea. Master honen helburua garapen kritikorako lankidetza bultzatzen duten pertsonak prestatzea da, oinarrizko premiei erantzuteko politiketatik, justizia soziala eta hezkuntza emantzipatzailea sustatzeko gai diren subjektu politikoak indartzeko helburuarekin.

Hiru masterrek Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntza ekonomikoa dute.

2022/2023 ikasturteko master ofizialetarako aurreinskripzioa, onarpena eta plaza-erreserba UPV/EHUren web orriaren bidez egiten da.

Berri gehiago