Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Askatzailea online Masterrean aurrez izena emateko epea zabalik

Data: 2022(e)ko Ekainak 06

Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Askatzailea online Masterra UPV/EHUaren berezko titulua da, lankidetzarekin eta/edo hezkuntzarekin lotutako eta gizarte ekintzaren inguruko arloetako pertsonen gaitasun profesionala hobetzera bideratzen da. Hegoa Institutuak koordinatzen duen eta campus birtualaren bidez ematen den master honetarako aurrez izena emateko epea irailaren 12an amaituko da.

Master honek garapenerako lankidetza kritiko bat bultzatzeko gai izango diren pertsonak trebatu nahi ditu. Lankidetza kritikoa oinarrizko premien asebetetzera bideratutako politiketatik, gizarte justizia eta hezkuntza askatzailea bultzatzeko xedea duten subjektu politikoak ahalduntzera bideratuko da.

Masterrak 13 hilabeteko iraupena du (2022ko urritik 2023ko azarora), eta 60 ECTS kreditu ditu, 12 irakasgaitan eta amaierako ikerketa-lan batean banatuta. Masterra malgua da, beste lan batzuekin uztar daitekeena, on line irakasten baita osorik, eta unibertsitateko irakasleak eta gizarte kolektiboetako adituak ditugu. Masterraren ebaluazio-sistemak, On line ikastaro baten ohiko ebaluazio-sistemarekin bat etorriz, jarraitua izan behar du, eta, logikoa denez, bat etorri behar du ikastaro ez-presentzial baten berezko ezaugarriekin.

Hegoa eta EHUko master ofizialak

Master honetaz gain, Hegoak eta EHUk honako titulu ofizial hauek koordinatzen dituzte: Garapenerako eta Nazioarteko Lankidetzarako Master eta Globalizazio eta Garapenari buruzko Master.

Garapenerako eta Nazioarteko Lankidetzarako Master Ofiziala garapenerako nazioarteko lankidetzan espezializatutako langileak prestatzera bideratuta dago batez ere. Oinarrizko erreferentziatzat ekitatea, pobreziaren aurkako borroka, giza garapena eta iraunkortasuna ditu. Master honek, gainera, Latinoamerikan, Afrikan, Asian edo Europan garapenerako lankidetza-proiektu batean derrigorrezko praktikak barne hartzen ditu, gutxienez hiru hilabetez eta gehienez sei hilabetez.

Globalizazio eta Garapenari buruzko Master Ofiziala espezializazio akademikora eta ikertzaileen prestakuntzara zuzenduta dago, globalizazioaren eta garapen-prozesuen fenomenoari dagokionez. Diziplinartekoa da, eta Garapenari buruzko Ikasketen (Development Studies) tradizioan kokatzen da.

Aurrez izen ematea, onarpena eta plaza gordetzea

Nazioarteko Lankidetza eta Hezkuntza Askatzaileko Online Masterreko aurrez izen ematea EHUren web orri honen bidez egiten da. Edozein argibide nahi izanez gero, jarri harremanetan masterreko idazkaritzarekin: sheida.besozzi@ehu.eus / 946017131.

Master ofizialei dagokienez, aurrez izena emateko epea itxita dago une honetan; hala ere, aurreikusten da irailaren 16tik aurrera UPV/EHUk matrikulazio-epea irekiko duela plaza libreak dauden masterretarako. Izen ematea-, onarpen- eta erreserba-prozesuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, UPV/EHUren web orrian kontsultatzea gomendatzen dugu.

Hiru masterrek, Hegoak eta UPV/EHUren koordinatutakoak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntza ekonomikoa dute.

Lotutako albisteak