Lankidetza deszentralizatuari buruz Hegoak egindako azken azterlana aurkeztu da Gipuzkoako Lankidetza Mahaian
Urtarrilaren 30ean, Donostian, Irati Labaien eta Eduardo Malagonek EHUko irakasle eta Hegoako ikertzaileek Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia Gipuzkoako Lankidetza Mahaian azterlana aurkeztu dute.
Garapenerako lankidetza berrikusketa-prozesu batean dago, bere helburuei, eragileei eta tresnei dagokienez, eta erronka globalei aurre egiteko egokitu behar da. Esparru horretan, garapenerako lankidetza deszentralizatua garrantzitsuagoa da esperientzian eta elkarrekiko ikaskuntzan egiten duen ekarpenagatik, alde kuantitatiboagatik baino.
Azterlan honen helburua da garapenerako lankidetza deszentralizatuaren jardunbideetan nazioarteko ikuspegitik sakontzea, praktikan dituen ezaugarri nagusiak identifikatzeko eta haren indarguneak eta potentzialtasuna aprobetxatzeko. Era berean, estatu-esparru desberdinek ea eredu bereziak sortzen laguntzen badute eta praktika horiek nola lagun dezaketen identifikatu dira.
Azterlan honek Gipuzkoako Foru Aldundiko Nazioarteko Lankidetzarako Zuzendaritza Nagusiaren finantzazioa izan du. Ikerketa Taldearen Garapenerako eta Nazioarteko Lankidetzarako Politiken Koherentziari buruzko lanaren barruan dago (Hegoa Institutua, UPV/EHU).
Informazio gehiago:
-
Kontsulta ezazu gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez esteka honetan Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia.
-
Jorge Gutiérrez Goiriaren artikulua European Association of Development Research and Training Institutes - EADIko blogean: “Decentralised Development Cooperation: potential and practices from an international perspective” (2023ko urtarrilaren 23a).