Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Unibertsitate Kritiko Eraldatzailea Topaketa

Data: 2023(e)ko Maiatzak 24

Espainiar Estatuko hamairu unibertsitateetako irakasleak eta beste eragile batzuk Madrilen, maiatzaren 19an, elkartu ziren Bidezko Elikadurak eta Hegoak antolatutako Unibertsitate Kritiko Eraldatzailea topaketan, Garapenerako eta Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziaren finantzazioari esker burutu zena.

Jardunaldian, unibertsitate eremuari lotutako berrogeita hamar irakasle inguru bildu ziren, eta Latinoamerikako hainbat unibertsitatetako adituek ere parte hartu zuten, hain zuzen: Kolonbiako Universidad del Cauca-ko batek, Argentinako Universidad de Quilmes-eko beste batek eta Uruguaiko Universidad de la República-ko azken bat.

Topaketa honen helburu nagusiak hiru izan ziren: alde batetik, unibertsitate kritiko eta eraldatzailea bultzatzeko asmoa duten bi ekimen aurkeztea (proiektu bat eta hitzarmen bat), bestetik, ekimen hauek elkarlanean gauzatuko beharrezkoa den estrategiaren lehen urratsak proposatzea, eta, azkenik, hainbat unibertsitatetako irakasleen eta gizarte-eragileen arteko sarea ehuntzea.

Ildo horretan, Hegoak bultzatutako Unibertsitate Hedakuntza Kritikoa proiektuak eragile akademikoak zein sozialen artean unibertsitate-hedakuntzaren funtzioa kritikoki bideratzea du helburu. Bestalde, Bidezko Elikadura eta Hegoaren artean abian jarritako Unibertsitate kritiko eta eraldatzailea hitzarmenak hezkuntza-komunitateen lana indartu nahi du, elikatzeko eskubidearen aldeko apustua krisi klimatikoaren aurkako borrokarekin konprometituta dagoen unibertsitatearen ardatz egituratzaile gisa txertatuz.

Elkarretaratzean egindako lanari esker gure unibertsitateak trantsizio ekosozialean aurrera egiteko eragile estrategiko gisa indartzeko behar diren estrategiak kolektiboki pentsatu genituen, beti ere ikuspegi kritikoa eta inguruarekiko konpromisoa bultzatuz.

Gainera, Latinoamerikako hiru unibertsitateen esperientziatik abiatuta, egungo testuinguruan unibertsitate kritikoaren zentzuan sakondu zuten ponentziak aurkeztu ziren, eta unibertsitate-hedakuntza eta eraldaketa ekosozialari lotutako ikaskuntzak partekatu ziren.


Dokumentu honek (gaztelaniaz) ekimenen laburpen labur bat jasotzen du, baita horien ardatz estrategikoak eta 2023tik 2026ra planteatutako ekintza nagusiak ere.

Lotutako albisteak