Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari
Buruzko Ikasketa Institutua

Eduardo Gudynasek "polikrisi" terminoari eta oraingo konplexutasun gero eta handiagoari buruz hausnartu du Bilbon

Data: 2025(e)ko Otsailak 24

Eduardo Gudynas ikertzaile eta idazle uruguaitarraren arabera, bizi dugun garai honek bereizgarri du konplexutasun gero eta handiagoa, eta zenbait krisi bizi ditugu, batzuk besteei gainjarrita; gainera, erritmo ezberdinetan ari gara aurrera egiten eta eskala anitzeko dimentsioak daude. Horrek guztiak «polikrisi» terminora garamatza.

Horra hor iragan otsailaren 19an UPV/EHUren Ekonomia eta Enpresa Fakultateko gradu-aretoan egin zen «Krisiak eta polikrisiak» mintegian Amazonía. Transiciones y alternativas antes del colapso (2024) lanaren eta beste batzuen egileak azaldu zuen ideia nagusietako bat.

Hizlariaren arabera, «krisia» aldaketa edo kolapso bat da; denbora eta toki jakin batean kokatzen da eta adierazleen bidez neur edo zenbatu daiteke.  Hori izan zen hizlaria analizatzen saiatu zen kontzeptu nagusietako bat, bada. 60 entzule inguru izan ziren, tartean, gradu- eta master-ikasleak, doktoregaiak eta irakasle-ikertzaileak.

Eduardo Gudynas erreferentzia izan da beti Hegoaren lanerako. Haren liburu ugari ditugu dokumentazio-zentroan; tartean, hauek: Ecología, mercado y desarrollo, políticas ambientales, libre mercado y alternativas (1996), erregistratu zen lehenengoa, El mandato ecológico: derechos de la naturaleza y políticas ambientales en la nueva constitución (2009) eta besteak beste Ecología Política eta Papeles de Relaciones Ecosociales y Cambio Global aldizkarietan argitaratutako zenbait artikulu.

Hegoak eta UPV/EHUk zenbait mintegi antolatu dituzte Globalizazioa eta garapena eta Garapena eta nazioarteko lankidetza masterren esparruan, eta jarduera hau mintegi horietako bat da, hain zuzen.